Adimen Artifiziala eta Hizkuntza Teknologiak elkartzen diren puntuaz jardunaldia antolatu du Vicomtech ikerketa zentroak. Azaroaren 17an izango da, goizez, Bilboko Zabalgune eraikinean. Helburua da bai enpresetan bai administrazioetan adimen artifizialean oinarritutako hizkuntza-teknologiak aplikatzeko aukerak identifikatzen laguntzeko.
Hala aurkeztu du jardunaldia Vicomtech-ek: "Hizkuntzaren teknologiak adimen artifizialaren aplikazio-eremu nagusietako bat dira, eta funtsezko elementua dira gizarte-errealitate berri horretan interfaze naturalak sortzeko. Jardunaldi honetan, irtenbideak enpresetara hurbilduko ditugu, eta hainbat aplikazio azalduko ditugu, arrakasta-kasuen bidez."
Egitaraua
- 09:45 - 10:00: Harrera
- 10:00 - 10:05: Irekiera. Javier Garcinuño, Zudendari Nagusia - Bilbao Ekintza
- 10:05 - 10:25: Vicomtech eta Adimen Artifiziala Industrial Ikerketa Aplikatuan . Julian Florez, Zuzendari Nagusia - Vicomtech
- 10:25 - 10:50: Adimen Artifiziala eta Hizkuntzaren Teknologiak: ikuspegi orokorra. Arantza del Pozo, Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Teknologien Zuzendaria - Vicomtech
Adibideak eta lekukotasunak. Aplikazio-aukerak
- 10:50 - 11:05: ITZULI itzulpen automatikoa: ikerketatik zerbitzura Eusko Jaurlaritzan
- 11:05 - 11:20: Azpititulaketa Automatiko Elebiduna.
- 11:20 - 11:30: Atsedena
- 11:30 - 11:45: Ahots Bidezko Segurtasun Biometrikoa eta Iruzurraren Aurkako Teknologiak. Inplementazio Kasua Natural Voxen
- 11:45 - 12:00: Elkarrizketa Sistemak
- 12:00 - 12:15: Lengoaia Naturalaren Prozesamendua
- 12:15 - 12:30: Deepfake eta Ahotsaren Klonazioa. Nola sortu zen Francoren ahotsa XREY podkasterako?
- 12:30 - 12:45: Zalantzak eta Galderak
Mahai-ingurua eta Ondorioak
- 12:45 - 13:15: Mahai Ingurua. Hizkuntzaren teknologiek etorkizunean izango duten eragina
- 13:15 - 13:30: Ondorioak eta Itxiera
Izena eman hemendik. Informazio gehiago Vicomtech-en webgunean.
Erantzun
Sartu