Teknologia albisteak

Rolaldiaren 2. edizioan, online jokatzeko aukerak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-10 : 13:13

Euskarazko rol jokoen zaletuen Rolariak elkartearen 2. jardunaldia, Rolaldia 2021, datozen abenduaren 26aren eta 29aren artean egingo da. Bi modalitatetan jokatuko dira rol-jokoak, presentzialki Getxo, Donostia eta Gasteizen antolatutako partida batzuetan, eta gero online partidak ere, nork bere etxetik, baina aldez aurretik izena emanda. Horietan parte hartzeko, adi, jarraian instrukzioak eta ze aukera dauden.

Online rol partidetan parte hartzeko, honako esteka honetan bilatu gogoko partidak. Gogoko partiden postean iruzkin bat utzi partidan parte hartu nahi duzula esanez, zure emailarekin batera. Epea amaitutakoan jokoaren maizterra zurekin harremanetan jarriko da, adi.

Egunez egun prestaturiko online partiden egitaraua honako hau da:

Abenduak 26.

  • 16.00 Coriolis RPG ezagutzeko aukera, "Zhar Bagraren estatuatxoa" partidarekin. Iker Millanekin. Esteka.
  • 21.00. Trueque Noir. Nobela eta filme beltza simulatzen dituen mekanika eraginkor bezain errazak erabiltzen ditu ambiguotasun moralean murgildu behar duten agente batzuen azalean jartzeko. Eneko Sanchez @pepepedraz-ekin.Esteka.

Abenduak 27.

  • 16.00. Traveller joku klasikoko "Aireztatze malkartsua". Zientzia fikzioaren zaleentzako partida oso aproposa. Esteka.
  • 18.30. Brindlewood Bay joku berritzailean "Sagardo ozpinduaren kasua" argitzea proposatuko die emakume edadetu talde bati joko gidariakl. “Miss Marple” eta “Murder, she wrote”-en estiloko istorioak sortzeko bide bat da rindlewood Bay. Esteka.

Abenduak 28.

  • (ordua zehaztu gabe oraindik) Ibaik Peñak Adur jokoa oinarri hartuta zera proposatu du: "Nafarroako etorkizuna" zuen eskuetan dago, zer egiteko prest zaudete?Esteka.
  • 16.00 Beñat @roleatzen-ek berak sortutako Ilgora jokoa dakar. Partidaren izena "Zure hileta da". Esteka.
  • 22.00. Xabier Landabidea Txerrenek joku frantses bat dakarkigu. Knight, armaduratzarra jantzi eta hasi belarrondokoak banatzen. Esteka.

Abenduak 29.

  • 21.30. Despues D'Ochobre jokoan, izen hau du partidak: "Zanca Parranca"- Soviertar Errepublika Asturiarra ezagutzeko parada izango dute jokalariek. Esteka.
  • 22.00. Txerrenen eskutik, beste rol frantses jatorriko bat, Nephilim. Jokalariek bizkarroi magiko baten papera hartuko dute. Esteka.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago