Teknologia albisteak

Lan baldintza negargarrien aurrean, espazio eszenikoetako teknikarien greba

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-17 : 17:22

Nafarroako espazio eszenikoetako teknikarien greba deitu du biharko, abenduak 18, LAB sindikatuak. Kultura-sorkuntzan eta hedapenean lan egiten duen sektore honen prekaritatearen berri eman dute sarean zabaldutako agiri baten bidez, eta horren puntu nagusiak dakartzagu jarraian.

Hona agiriak jasotzen dituen puntuetako batzuk, lan baldintzak deskribatzen dituztenak.

  • Aste bat baino gehiagorako planak egitea, asteroko jarduera bat egiten saiatzea edo gutxieneko kontziliazio sozial edo familiarra lortzea ia ezinezko gaiak dira, gure osasuna eta bizi-kalitatea hondatzea dakartenak.
  • Urteko lan-egutegirik gabe, ez sei hilekoa, ez hamabost egunetakoa. Nekez iristen da astera, eta horrek epe motzeko edozein plan egitea eragozten du.
  • Astean egun libre zehatzik gabe.
  • Esleitutako txandarik gabe. Goizez, arratsaldez eta gauez edo hiru txanden zati batean lan egiten dugu egun berean. 10, 12, 14 eta 16 orduko lan jardunak ohikoak dira.
  • Ordutegi jakinik gabe. Ordutegiak ikuskizunaren edo ekitaldiaren arabera aldatzen dira. Astelehenean 9etan sar gaitezke, asteartean 12etan, asteazkenean 17etan...
  • Gutxi gorabeherako irteera-ordutegiak. Irteteko ordua egun berean alda daiteke, ikuskizunaren edo ekitaldiaren beharren edo ezustekoen arabera,
  • Astegunetan, asteburuetan eta jaiegunetan lan egiten dugu. 13 egun jarraian lanean eman ditzakegu kateatuta.
  • Asteko ordu kopuru maximorik gabe, ez hamabostaldikoak, ezta hilekoak ere zenbaitetan.
  • Antzinatasunik gabe, gaueko lanaren plusik gabe, jaiegunetako plusik gabe eta soldata baxuekin, merkatuaren prezioarekin eta jasaten ditugun lan-baldintzekin bat ez datozenak.

Nafarroako teknikarien greba da abenduaren 18koa, eta LABek deitzen du, baina harekin bat egin du Teknikariok sindikatu berezituak ere. Talde honen Bilboko proesta batekoa da ikustrazioa. Hona 2020ko pandemia hasierako albiste bat Sustatun, Teknikariok plataforma nola aurkeztu zen azaltzen duena.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago