Rolaldia 2021, zuzeneko partida presentzialak
Lehengoan eman genizuen Rolaldia rol jokoen euskarazko jaialdiaren online partiden egitarauaren berri. Baina Rolariak elkartearen 2. jardunaldi hnek presentzialki jokatzeko aukera ere ematen du, Getxo, Donostia eta Gasteizen antolatutako partida batzuetan. Hona horietan parte hartzeko modua, eta adi, laster dela Getxoko eguna, abenduaren 20an.
Abenduaren 20koak, Getxoko Azebarri Kultur Elkartean, bi saio batera hasteko, 18.00etan.
Abenduak 27, Donostian EBLA liburutegi berezituan.
- 16.30etan, Savage Worlds sistema ikasteko ziega basati bat zuzenduko du JonnyLashop lagunak.
- 17.00etan, haurrentzako bereziki prestatutako Adur partida, mundutxo honetan hasteko aukera.
Abenduak 27, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.
- 17.30. Haurrentzako partida hau ere, 8 altxor deituriko jokoa probatuko dute "Malena Begi Baten altxorra" partidarekin. Informazio gehiago hemen.
Abenduak 28, Donostiako EBLAn.
- 16.30etan. Imanol Etxeberriak "Orostirko dama" deituriko partida zuzenduko du, Altxorra eta Loria jokurako prestatua.
Abenduak 29, Donostiako EBLAn.
- 17.00etan. Trueque sistemarako "Fantasmagoria" partida egingo da.
- 18.00etan. Rolaldiko azkeneko partida fisikoa, Eneko Azedok Cthulhuren deirako prestatutako "Zerutik erori zen harria".
Gogoratu partida presentzial hauez gain, online jokatuko direnak ere badaudela (abenduaren 26tik 29ra). Egitarau osoaren grafikoa hemen, eta informazio gehigarria Rolariak.eus webgunean eta elkartearen Twitter kontuan: @Rolaldia
Erantzunak kargatzen...