Teknologia albisteak

Biba Egunean Behin, gaur 21.30etan ETB1en, eta baita Youtuben ere

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-16 : 17:08

"Biba Egunean Behin", Egunean Behin jokoaren 8. denboraldiko final sinkronizatua, etxean zein ETB1en zuzenean jokatzekoa, gaur gauez izango da 21.30etan, EITB Maratoiaren baitan, Biba Zuek saioko talde eta aurkezleekin. Telebistaz gain, Youtubez ere zuzenean jarraitu ahal izango da hemen: https://www.youtube.com/watch?v=fWINJBvvdDQ (EITBren kanalean).

Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek aurkeztuta, hiru bikote gonbidatuk elkarren arteko lehia bat egingo dute hiru partidatan. Haiekin lehiatuko dira etxetik joko/aplikazioarekin bat egiten duten guztiak (ia 25.000 lagun izan ziren uztailean egindako lehen saioan). Horien artean 20 onenak, final esklusibo batera igaroko dira, eta hor Erik Gartzia, denboraldi honetako irabazlea batuko zaie.

Hortaz, 21 lagunen arteko final-final hori izango da denboraldiaren errematea, eta irabazleak 2.000 euroko bidaia-bonoa eramango du etxera (horrez gain denboraldi jarraituak izan ditu bere sariak, jada erabakiak).

Aurreko hiru txandetan jokatzen duten guztien artean beste mila euroko bidaia-bono bat zozketaz banatuko da. Adi beraz etxetik, denontzako dago irekia aukera hori.

Bikote gonbidatuei dagokienez, honako hauek dira:

  • Maitane Urbieta eta Iker Galartza, irrati esataria bata eta aktorea (Gure Zirkukoa adibidez) bestea, baina azken aldi honetan Euskadi Irratiko kirol emanaldietan ere jarduten du Galartzak hain zuzen...
  • Julen Telleria eta Jon Gotzon Aldaparena, Gaztea irratiko esatariak (akaso bat bestea baino pertsonaiago, badakizue)
  • Sara Cozar aktoreea eta Sebastian Lizaso bertsolaria.

Etxean egonez gero, ETB1 piztu 21.30ak aldera. Bestela Youtuben aukera URL honetan edo lehio honetan bertan:

Uztailean egin zen lehen Biba Egunean Behin hura oroitzeko, hemen Sustatun argitaratu zen kronika. Zuzeneko telesaio hartakoa da gorago itsatsi dugun ilustrazioa.

Erantzun

Sartu