
Gipuzkoan egin izan den Indusmedia jardunaldiak zio bat izan du hamar urtez: euskal enpresa enportatzaile industrialak eta Interneteko zabalkundea elkarlotzen diren puntuaz hausnarketa egitea, industria sektorearen marketing digitala, alegia. Aurten formatu presentziala itzultzen da, hizlari profesional eta kasu arrakastatsuekin. Azaroaren 23an da hitzordua.
Euskararen Etxea Bilboko San Inazio auzoan dago, eta hantxe kokatzen da baliabide berri hau. Lantoki Kooperatiboaren erabilera doakoa izango da, eta bertan tokia izateko eskaera prozesua ireki dute proposamenak jasotzeko. Nor aurkez daiteke? Euskararen alde eta euskaraz lanean ari den edozein entitate, elkarte edo norbanakok; eta euskara bere jardunaren helburu edo misio nagusi duen edozein entitate, elkarte edo norbanakok.
Datorren azaroaren 16tik 20ra egingo da 2021eko Feministaldia, Donostiako Tabakaleran. Kultura feministaren euskal jaialdi honen 16. edizioa izango da, eta #Sismika leloa dauka. Jarduera bakoitzak bete arteko sarrera librea dauka, eta gainera online emango dituzte Tabakaleraren webgunearen bitartez.
Nafarroan euskararen zonifikazioak euskara eskubiderik gabe uzten duela-eta, euskaltzale batzuek Hordago Nafarroa ekimena aurkeztu dute gaur. Nafarroan hegoalderago dagoen herrien adierazpena aurkeztu dute gaur, Cortesen, eta horregatik deitu diote Cortesko Adierazpena. Jarraian, testua.
Eneko Oroz @Ameslariak joan den asteazkeneko Bakarrik Edo Bi Twitterreko Espazioan dozena bat lagun elkartu ginen, Sustaturen gora-beherez eta #20urte delakoaz hitz egin genuen eta oro har, "esperimentazio" giroan aritu ginen. Orozek ontzat eman du esperientzia eta seguruenik #BakarrikEdoBi gehiago etorriko dira. Ongi etorriak bitez hurrengo saioak! Eta ongi etorriak denok (hurrengoetan bat egin, probatzeko) kontzeptu berrira: zuzeneko pofdkasta, edo podkast soziala.
Tokikom sarien 2021eko ekitaldian, atzo Arrasaten, jardunaldi interesgarri bat izateaz gain, tokiko komunikabideen sareak nominatuta zeuzkan proiektuen artean bere sariak banatu zituen. Guaixe, Geuria, Goierri Irrati-Telebista eta Karkara izan dira sari irabazleak. Epaimahaia osatu dute Maria Gorosarri, Edorta Arana eta Amaia Pavon irakasleek.
Euskararen doinu eta oihartzuna gogora dakarkiguten izenak duela ia 2.000 urteko hilarrietan: Onse, Onso, Oandissen, Agirseno, Arancis, Sesenco, Lesuridantar, Velar-thar... Material interesgarri hau duela urtebete Bergarako Laboratorium Zientzia Museoan izan zen erakusketan, baina pandemia garaian haren zabalkunde mugatua izan zen. Orain, Soriako harrien zaindariek berriro ireki dute beste erakusketa bat, Donostian kasu honetan, Euskaltzaindiaren eta San Telmo museoaren laguntzarekin.
Gaztelerazko liburua da Pequeño diccionario sentimental, baina izenburu-azpikoak argitzen duen bezala, "57 palabras para empezar a amar el euskera", euskara maitatzen hasteko gidaliburu gisa apailatu zuten Regina eta Leticia Salcedok (testuak) eta Liébana Goñik (ilustrazioak). Pamielak 2020an argitaratu zuen, eta orain Nafarroako Lizarrerrian liburuaren inguruko erakusketa bat eta jarduera batzuk antolatu dira.
Bilboko Udalak antolatzen duen Zinebi Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioa gaur azaroaren 12an hasiko da Arriaga Antzokian 19: 30etik aurrera egingo den inaugurazio-galarekin. Iaz bezala, euskarazko azpidatziak izango dituzte lan guztiek bai aretoetan eta baita sarean ere: Donostian publikoz antolatzen diren zine jaialdi desberdinetan sekula egiten ez dutena.
Aurreratu genizuen lehengoan, Sustatuk 20 urte bete ditu. Ospatzera goaz jardunaldi batekin, Bilbon, azaroaren 26an ostiralarekin, arratsaldez. 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldiak bi parte izango ditu, jardunaldia propio, eta gero ospakizuna (urtebetetzeak merezi duelakoan). Egitaraua zehaztu dugu jada eta jarraian daukazue.
Errigora herri ekimen bat da, Euskal Herria oinarri duena eta herri lana tresna gisa. Nafarroako hegoaldea du ardatz, eta euskara ofiziala ez den eremuan eragin nahi du, Euskal Herrian lurralde honetako berezko elikagaiei bidea irekiz. Euskaratik, euskararako eta euskaraz. Udazkeneko kanpainan (Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!) Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eramaten dituzte milaka etxetara. Kasu honetan, auzolanari esker, ekarpen ekonomikoa egiten zaio euskararen aldeko mugimenduari (saski bakoitzaren balioaren %25). Gaur egun 3 saski desberdin eskaintzen dira. “Herriak egiten du herria” da 2021eko Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka! kanpainarako aukeratu duten leloa. Auzolanaren proiektu handi honek azaroaren 11ra arte iraungo du.
Twitter Spaces edo Espazioak sare sozial honen "audio adar" nahiko berria dira. Nola funtzionatzen duten? probatzea onena, eta gaur 22.00etan izango dugu aukera bat Eneko Oroz @Ameslaria sarelariak proposatu duelako topaketa bat. Sustatuk berak eskaini dio laguntza aproba honetarako, eta betetako 20 urteez eta egingo dugun #20Urte topaketaz jardungo du Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Orozekin. Baina ez bakarrik Luistxok eta Enekok... Twitter Espazio batek 10 hizlarirainoko tartea uzten du, eta gehiago biltzen bagara ere, antolatuko dira txandak hitza emateko. Esperimentuaren izena: Bakarrik Edo Bi.
HABE azterketak izeneko web aplikazioa garatu dute. Aplikazioak helburu bikoitza du: batetik, HABEren B1, B2 eta C1 azterketak prestatzen zabiltzaten ikasleak lau hizkuntza-trebetasunetan trebatzen laguntzea, eta bestetik, norberaren egungo euskara-maila diagnostikatzea.
Tokikom 2021 sarietan jardunaldi bat izango datorren azaroaren 12an (Komunitatea josten), baina horrez gain tokiko hedabideetan urtean izandako lanik onenak bozkatuko dira. Hiru sari epaimahai batek erabakiko ditu, baina laugarrena komunitatearen esku dago, eta denbora dago oraindik Internet bidezko bozketan parte hartzeko. Jarraian, nominatuak.
Adimen Artifiziala eta Hizkuntza Teknologiak elkartzen diren puntuaz jardunaldia antolatu du Vicomtech ikerketa zentroak. Azaroaren 17an izango da, goizez, Bilboko Zabalgune eraikinean. Helburua da bai enpresetan bai administrazioetan adimen artifizialean oinarritutako hizkuntza-teknologiak aplikatzeko aukerak identifikatzen laguntzeko.
Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da, egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea da. Aste honetan identitate-irudi berria aurkeztu du.
TOKIKOM Toki Komunikabideen Bateraguneak Tokikom 2021 sariak deitu ditu. Nominazioez eta sariez gain, jardunaldi bat antolatu dute datorren azaroaren 12rako, goizez, Arrasaten. "Komunitatea josten" izena jarri diote jardunaldiari eta nazioarteko adituak izango dira bertan.
Sustatuk 20 urte betzen dituela eta, aurreratu dizuegu 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldia antolatuko dugula datorren azaroaren 26an, Bilbon. Oraindik ez dago itxita egitaraua, baina aurreratuko dizuegu honenbestez osatu duguna. Zita Zorrotzaurreko garapen esparru berrian izango da, uharte bilakaturik orain, hantxe baitago Bilbao AS Fabrik Mondragon Unibertsitatearen kanpus berria.
2001eko azaroan sortu zen Sustatu, euskarazko lehen weblog gisa (weblog izen edo forma hori erabili genuen gure lehen aurkezpenetan). 20 urte bete ditugu beraz, edo beteko ditugu, jaiotzaren data zehatzik ez baitute gordetzen artxiboek: artikuluak argitaratzen hasi ginen, erdi ezkutuan hasieran, eta erdi agerian geroago. Ordukoak data difusoa badu 20. urteurrenak ez du izango, ospatu egingo dugu jardunaldi eta ospakizunaren hiru aste barru, azaroaren 26an, #20urte topaketa izango da.
Rikardo Arregi kazetaritza sariek (RAKS) bi atal izango dituzte aurten, Kazetaritza eta Komunikazioa, eta bakoitzean lau nominatu jakinarazi ditu antolakuntzak. Alor bakoitzeko saria 9.000 eurokoa da. 2021eko RAKS sarien edizio hau historiako 33.a izango da. 2020ko ekitaldiko irabazleak izan ziren: komunikazioaren alorrean Egunean Behin joko-aplikazioa, eta kazetaritzakoan Osasun Etxea Euskadi Irratiko saioa.