Teknologia albisteak

'Ahotsari eman', komisario Berriak lehiaketa proiektua, Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-18 : 11:55

EAEko hiriburuetako sorkuntza zentro nagusiek (Artium, Tabakalera eta Azkuna Zentroak) Komisario Berriak izeneko programa sustatu zuten, eta haren proiektu aukeratu eta garaileak orain hasiko dira desplegatzen hiriburuetan. Artium Museoak "Ahotsari eman" erakusketa proiektua aurkeztu du, giza ahotsa eta soinua abiapuntu bezala dituzten eta izan dituzten praktika artistiko garaikideetara hurbilketa bat dena. Erakusketak izaera historikoa duten hainbat pieza aurkezten ditu, azken hamarkadan egindako pieza sorta batekin batera, bai nazioartean eta baita Euskal Herrian ere. Urtarrilean egongo da Gasteizen.

“Ahotsari eman” Artium Museoak Komisario Berriak ekimenaren 2021eko deialdian hautatutako proiektua da, Natalia Isla Sarrateak eta Aitor Bengoetxea Odriozolak aurkeztua.

Komisario Berriak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Normalkuntza Sailak bultzatutako programa da, Artium Museoaren, Azkuna Zentroaren (Bilbo) eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren (Donostia) partaidetzarekin, komisariotzaren praktika garatzeko eta profesional berrien sorrera eta sendotzea bultzatzeko helburuarekin. Horren baitan aukeratu ziren beraz:

  • “Ahotsari eman” Artium Museoarako, Natalia Isla Sarrateak eta Aitor Bengoetxea Odriozolak aurkeztua.
  • Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao: Javier Arbizuren "Talud mediodía"
  • Tabakalera: Adonay Bermúdez-en "El desempleo tecnológico"

Artiumeko erakusketa-proiektu honek hainbat soinu-pieza aurkezten ditu, jada irekia dago, 2022ko urtarrilaren 16ra arte.

Giza ahotsa interesgune duten obrak biltzen ditu erakusketak, gehienak azken hamarkadan egindakoak. Erakusketa, ordea, Gary Hill artistaren pieza historiko batekin hasten da: «Mediations (towards a remake of Soundings )» (1979-1986). Bideo horretan, ahotsaren, hura erreproduzitzen duen bozgorailuaren irudiaren eta harearen arteko elkarrekintzak aukera ematen dio artistari prozesuan jasaten dituen ahotsa eta asaldurak ikusarazteko. Beste grabazio historiko bat Alfred Tennyson poetaren ahotsa da, 1890ean egina.

Erakusketan, besteak beste, Jörg Piringer, Aurora Minguez Garai, Rik Rue, Federico Valdez, Ana Estrada Zuñiga eta Paula Mera ere agertzen dira. Horrez gain, Maite Arroitajauregik, Ixiar Rozasek, Eneritz Arzallusek, Xabier Erkiziak, Maialen Lujanbiok edo Gargara kolektiboak (Ibon RG eta Miguel A. García) egindako ekarpen esperimentalak ere biltzen ditu.

Erakusketa 2022ko urtarrilaren 16ra arte egongo da ikusgai. Bisita ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Larunbat eta igandeetan: 11:00etatik 20:00etara

Erakusketaren inguruko informazio gehiago Artiumen.

Erantzun

Sartu