Europako parlamentuak trenetan bizikleten garraioa bultzatu nahi du. Ni nue, noizbait trenean bizikleta erabiltzea pentsatu dudan arren, trenean horrelako "katxarroa" sartzeak atzera botatzen nau...
Infovías verdes-en irakurri dut europako parlamentuak tren eta bizikletaren erabillera bultzatu nahian,
ebazpen bat kaleratu duela.
Ba dira bi hillabete, hamar urteko kotxe erabillera alde batera utzi eta lantokirako bidaia trenez egiten dudala. Etxetik tren geltokira kotxez egiten ditut bi kilometro inguru eta helmugatik lantokirako 3 kilometroak autobusez egiten ditut.
Hillabete pare batean lauzpa-bost liburu irakurri ditut, bidai kostua laurdenera jatxi dut, gidatzeak sortzen didan goizeko estres puntu hori atzean utzi eta lanetik orduan ateratzeko aitzaki paregabea dut orain. Denak bere prezioa du, kasu hontan goizeko seiretan jaiki beharra....
Noizbait bizikleta erabiltzea pentsatu dudan arren, trenean horrelako "katxarroa" sartzeak atzera botatzen nau. Posible ikusten al duzue bizikletaren erabilpena? Ba al da zuen artean lanera bizikletan joaten den zororik? Noizko bidegorri bat Elgoibarren?