BILBAO 2005. Cities - Regions World
Gure gaurko gizarte honek dituen erronka berri eta handienetako bat Informazioaren Gizartea sustatzea da.
Bilboko Goi-bileran Aitorpen bat eta Jarduketa Plangintza bat onartuko dira. Horietan islatuko dira Agintari Lokalek eta beren bazkideek hartzen dituzten konpromiso zehatzak, 10 urteko epean (2005-2015) garapenerako aukera berriak emango dituen Informazioaren Gizarte zuzena eta anitza martxan jartzeko.
Solidaritateko Fondo Digitalaren helburua da benetan solidarioa izango den informazioaren gizartea garatzeko beharrezkoak diren baliabide finantzarioak martxan jartzea.
Abdoulaye Wade Presidenteak (Senegal) zehaztutako Genevako Printzipioak dioenez, informazioaren teknologiei buruzko eskaintzak (zerbitzuak, ekipamenduak, telekomunikazioak eta software) egiten direnean, kontratua eskuratzen duen enpresak bere etekinaren %1 Solidaritate Digitaleko Fondoan jar dezaten aurreikusi beharko lukete botere publikoek.
Aipatu alderdia enpresaren eskaintzan argi eta garbi zehaztuz gero, ekarpen horrek ez luke lehia kaltetuko; beraz, merkatu publikoei buruz hartzen diren nazioarteko erabakiekin bateragarria da. Gainera, Solidaritate Digitala labela eskuratzeko bidea emango lieke enpresei.
Bilboko Goi Bilerako egitarauan hitzaldiak, 15 lan talde, esperientzia lokalen erakusketak, bisitaldiak eta beste ekitaldi asko daude aurreikusita.
Lan taldeetan landuko diren gaiak:
- e-Administrazioa eta e-Demokrazia
- Azpiegiturak
- Lidergo politikoa eta kargu hautetsien zeregina
- e-Osasuna
- Software Librea
- Partaide publiko-pribatuak
- Kultura eta identitatea
- Hezkuntza eta prestakuntza
- e-Business-a (e-Ekonomia)
- Lankidetza deszentralizatua
- Garapen jasangarria
- e-Inclusion-a
- Segurtasun publikoa eta arriskuaren kudeaketa
- Elkartasuna finantzatzea (II)
- Ezinduentzako irisgarritasuna
Parte hartzea doakoa da, baina izena ematea derrigorrezkoa da. Hemen apuntatu zaitezke.
Erantzunak kargatzen...