Teknologia albisteak

Ikus-entzunezkoen I. Rallya

Erabiltzailearen aurpegia
tso - Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
2005-10-28 : 11:10

Atzo Donostiako Koldo Mitxelenan aurkeztu zuen Topaguneak datorren abenduaren 17rako prestatzen diharduen Ikus-entzunezkoen Rallya.

Bildutako komunikabideen aurrean azaldu zituzten Euskal Herriko I. Rallyaren nondik-norakoak antolatzaile eta laguntzaileek. Hala, Sonia Perez lehiaketaren oinarrien inguruan mintzatu zen, eta hala adierazi zuen, Ikus-entzunezkoen Rallyaren helburu garrantzitsuena, gazteen sormena sustatzea dela, eta sormen hori euskaraz garatzea. Hargatik, lan guztiek euskaraz ekoitziak izan beharko dira, eta gehienez jota, 3 minutuko luzerakoak izan beharko dira. Gazte eta sortzaile direnek Eibarren izango dute hurrengo zita, esan bezala, abenduaren 17an.

Erantzun

Sartu