Teknologia albisteak
2

Teddy operazioa: elkartrukatzea ez da delitua

Erabiltzailearen aurpegia
Metabolik - compartiresbueno.com
2005-11-05 : 15:11

Kultura elkarren artean zabaltzea erraza, zilegizkoa eta legezkoa dela erakusteko, astelehenean (Azaroak 7) goizeko 11.00etan, aktibista talde bat SGAEren Bilboko egoitzaren aurrean (Gran Vía 29an) bilduko da eta (elkarte horren lehendakaria den) Teddy Baustistaren "Get on Your Knees" abestia deskargatu egingo du bertan, zuzen-zuzenean.

Azaroaren 7an, astelehenean, aktibista talde batek copyright-dun abesti bat jaitsiko du SGAEk (Espainiako Egile eta Editore Elkarte Nagusiak) Bilbon duen egoitzaren aurrean.

Interneten musika eta kultura elkartrukatzea ez da delitua, eta hori egintzekin frogatua izan da jada. Elkartrukaketa, teknologia berriek ahalbidetzen dituzten eboluzio kultural berrien oinarria da eta munduan kontaezinezko jende mordoak praktikatzen du.

Ekimen hau CompartirEsBueno.Net kanpainatik sortu da, partaide hauek dituena: hacker laborategi ugari, nosoypirata.com webgunea eta baita beste copyleft-aren eta kulturarenganako sarbide irekiaren eskubidearen aldeko hainbat internauta eta aktibista.

Informazio gehiago: http://compartiresbueno.net

Erantzunak

Sustatu
2005-11-08 : 13:54

Internet Euskadi blogean
kronika bat eta argazki batzuk argitaratu dituzte.


Komentario batzuk euskaraz Klik Bikoitza blogean. Metabolik-en ere idatzi dute zerbait, eta CompartirEsBueno gunean argazkiak jarri ere bai, baina une honetan ez zaizkigu irekitzen lotura horiek.


sustatu
2005-11-08 : 23:26

Argazki gehiago aurkitu ditugu flickr-en "compartiresbueno" tag edo etiketarekin


Erantzun

Sartu