Euskadiko IKT Sariak
Computing aldizkariak koordinatutako Euskadiko IKT Sariak bi atal zituen: erakundeena eta enpresena.
TKNIKA , EAEko Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak, bultzatu eta lideratzen duen KAIOA proiektuak irabazi du saria erakundeen atalean.
KAIOA proiektuan Lanbide Heziketako zentroen sareak parte hartzen du eta CodeSyntax enpresaren laguntza teknikoarekin egin da.
Kaioa ZOPE eta Nuxeo CPS aplikazioen gainean garatu da. Kaioa proiektuari buruzko informazioa TKNIKA-ren webgunean aurki daiteke:
- KAIOA Intraneta
- KAIOA Proiektuaren Ezaugarriak
- KAIOA Proiektuaren Egitura
- KAIOA Proiektuaren Espezifikazioak
- KAIOA Proiektuaren Egoera
Bestalde, enpresen atalean, bezero-ataria sortzeko SAMMIC etxearen ekimenak irabazi du lehen saria.
Gainera bi akzesit banatu dira: enpresen atalean Justizia Sailaren justizia espedienteen kudeaketa informatikoak, Proyecto de Entorno Judicial delakoagatik eta erakundeen atalean Deustuko Unibertsitateak Internet/Intranet proiektuagatik.
Erantzunak kargatzen...