Info7 irratiaren ekimenez eta Librezale.org webgunearekin elkarlanean, audio eta bideo formatu guztiak irakurtzeko gai den programa boteretsu hau euskaratzeko deialdia zabaldu da. Guztion partehartzearekin, ordea, musika, irratia, DVDak, filmak eta abar luze bat euskarazko softwarearekin ikustea/entzutea eskura izan dezakegu.
Hitz egin, irakurri, jolastu eta maitatu ere euskaraz egiten dugunok askotan, gehiegitan, izaten ditugu trabak informatika munduko hainbat tresna eta programa gehien maite dugun hizkuntzan erabiltzeko.
Irratia, musika, audioa, bideoak, filmak
ordenagailuan nahiz amaraunean ikus-entzuteko erabiltzen ditugun programa gehienak (Windows Media Player, iTunes, Winamp
) gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez daude, eta ez dute euskaratzeko aukerarik ematen. Jabetza pribatukoak dira eta jabeek muzin egiten diote gure hizkuntzan zerbitzua eskaintzeari, nagusiki interes ekonomikorik ez duelako.
Horri irtenbidea emateko aukera badugu ordea. VLC Media Player programa euskaratzeko aukera dugu Librezaleren eskutik eta Infozazpi irratiaren ekimenez.
VLC Media Player programak, beste askok ez bezala, edozein formatuko bideo eta audio fitxategiak irakurtzen ditu (mp3, wav, mp2, mp4, AAC eta abar) eta gainera edozein sistema eragileren gainean ibiltzeko gai da (Windows, MacOS X, GNU/Linux). Hori guztia gutxi ez eta software librea da (programa kodea eskura daukagu edonorentzat norberak bere moldaketak egiteko), doakoa (ez dugu lizentziarik erosi behar, saretik jaitsi eta kito). Zer hoberik?
Sinplea baina oso boteretsua dugu, beraz, VLC Media Player: musika eta irratiaz gain bideoak, DVDak eta beste hainbat formatu erabiltzeko aukera ematen digu, eta software librea izanik euskaratzeko aukera dugu. Geure ekina besterik ez dugu behar horretarako!
Nola parte hartu VLC euskaratzen
www.librezale.org webguneak informatika-programak ziberlarion partehartzearekin euskaratzeko aukera eskaintzen digu pootle zerbitzari baten bidez. Pootle itzulpengintzan lagun gaitzakeen webgune sinple bat da.
Bertan, jatorrizko programaren testua (kasu honetan, ingelesez) izango dugu eskura eta ondoan euskarazkoa idazteko tokia. Hori bai, pootle zerbitzariak berak itzulketarako oinarrizko hiztegia integratua du; beraz, hainbat hitz nola itzuli proposatuko digu, lana errazteko.
Guztion artean lortuko dugu!
Sartu http://www.librezale.org:8080/eu/vlc/ helbidean, eman izena eta hasi programa euskaratzen! Esaldi bat, bada esaldi bat! 10 testu, 10 testu! Parte hartu eta euskaratu VLC!
Euskara, jalgi hadi informatikara!
Edozein arazo/zalantza dela, molasagasti@mundurat.net helbidearekin jarri harremanetan.
VLC 1.1.11 Multimedia Irakurgailua: (EUS_Xabier Aramendi)
Euskarazko Agiria Jeisteko Helbidea:
http://azpitituluak.com/euskaraz/1306089826