Sustatu logoa Teknologia albisteak

Telefonica movistar euskaltel zigortuz

Ander - Arrasate
2007-02-07 10:02

Gobernuaren lege berriaren ondorioz lehen minututik segundoka fakturatu behar dute telefonia konpainiek. Hau bezeroen aldeko neurria zelakoan? Bai zera!!! Badatoz tarifa igoerak eta garestiena Euskalteli deitzea.

Telefonica movistar konpainiak bidali die bezero guztiei kontratu mota guztien tarifa berriak, 2007ko martxoan indarrean sartuko direnak.

Igoerak itzelak, adibidez, deiaren hasieragatik lehen 0,12 eta orain 0,15. (%25eko igoera, zure soldata bezala espero dut)

Azpergarria litzateke kontratu mota guztiak aztertzea, 12 mota partikularrenak eta 23 mota enpresa/autonomoenak.

Aipagarriena dei moten banaketa:
1) movistar telefonoak
2) Espainiako zenbaki finkoak
3) Orange, vodafone, carrefour movil eta happy movil
4) Yoigo eta Euskaltel

Kontratu motaren arabera eta banaketaren arabera prezioak aldatzen dira, enpresa/autonomoetako kontratu gehienetan lehen hiru motek prezio bera dute.

KONSTANTE BAT DAGO 35 KONTRATUETAN EUSKALTELERA DEITZEA GARESTIAGOA DA.

Zergatik ote?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu