Sustatu logoa Teknologia albisteak

Vistara salto egin aurretik, aholku parea

Sustatu - Zibergelatik
2007-02-12 11:02

Josu Waliñoren Zibergelako artikulua hemen duzu. Baina bertako iruzkin parea, honaxe laburtuta:

  • Indar handia behar du ordenagailuak Vista kudeatzeko: 2 GHz-eko prozesadore bikoitza, 2 Gbit-eko RAM memoria eta 256 Mb-eko txartel grafikoa. Orain daukazun PC-ak balio duen jakiteko, hemen egin dezakezu txekeo bat segundu gutxi batzuetan. Nahikoa ez baduzu, berria erosi behar sistema eragile hau instalatzeko.
  • Bestalde, segurtasun zuloak izaten dituzte Microsoft-en produktu askok (merkaturatzeko presak eraginda), eta konpondu gabeko hutsuneak Service Pack-ak kaleratuz garbitzen ditu gero. Hortaz, Waliñoren aholkua da ez duela "merezi lehen Service Pack-a kalean izan arte Vistara salto egiteak, ordurako sistema ondo probatuta eta hobetuta egongo baita."

Paperean Berrian eta Interneten blog batean kaleratzen da Zibergela. Josu Waliño eta Ibon Aizpurua Epiola informatikariek idazten dute. Duela gutxi, ideiak eta gaiak eskatu dizkiete irakurleei, ea zein gai ikusi jorratu nahi lituzketen. Zalantza informatikoak edo kontu jakingarriak badituzu buruan, erantzun haien blogeko sarrera honetan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu