WEB 2.0 eta segurtasun ikastaroak UEUn
WEB 2.0 ikastaroa
Internet zeharkatzen ari diren fenomeno eta joera berri asko dago, horien artean Web 2.0 deitu izan zaiona ageri zaigu. Internet parte-hartzaileago, zabalago, irekiago bihurtzen ari dela adierazten digu horrek. Web 2.0 definizioaren barnean blogak, podcast, bideocast, jarioak, wikiak eta abar sartzen dira. Tresna berri horiek hainbat arlo profesionaletarako (hezkuntzarako, enpresarako...) aukera berriak ekarri dituzte.
Irakaslea: Gorka Julio Hurtado. Informatikan ingeniari teknikoa.
Ikastaroaren ezaugarriak:
- 15 orduko ikastaroa.
- Astelehen eta asteazkenetan.
- Ordutegia: 16:30-19:30
- Datak: martxoak 12, 14, 19, 21 eta 26.
Segurtasun informatikoarne beharraz jabetuz
Segurtasun informatikoa zergatik da hain garrantzitsua? Benetan behar al dugu hainbesteko segurtasuna? Zeintzuk dira arriskuak eta zein hartu beharreko babes neurriak? Ikastaro honetan segurtasunaren ikuspuntu praktikoa aztertuko dugu, eta gure inguruan ditugun arriskuei erantzun egoki bat ematen ikasiko dugu.
Irakasleak: Gorka Julio Hurtado, Jon Ander Elorriaga eta Liher Elezabal Otsoa de Txintxetru. Informatikan ingeniariak.
Ikastaroaren ezaugarriak:
- 15 orduko ikastaroa.
- Larunbat goizetan.
- Datak: martxoak 10, 17 eta 24.
- Ordutegia: 9:00-14:00
Izena emateko
Ikastaroaren inguruko informazio zehatza eta matrikula egiteko aukera duzu ondoko helbidean: www.ueu.org.
Erantzunak kargatzen...