Ignacio Lakunza, Arrasateko alkate; Jon Garai, Kultura-teknikari eta Asier Albistur, AZK Komunikazioa enpresakoa, izan dira hizlari Kulturate Kultur-Etxe berriaren
aurkezpenean. Kultura-Etxe berria frantziskotarren konbentua eta hospitala izandako eraikin historiko batean dago kokaturik, Arrasateko erdi-erdian. Obrak lau urtez luzatu dira, eta kostea 6,8 milioi eurokoa izan da.
Datorren astelehenean zabalduko da biblioteka -azpiegitura gisa, Gipuzkoako onenetakoa izango da- eta martxoaren erdialdean inaugurazio ekitaldi ofiziala izango da. Orduan Arrasateko bost artisten erakusketa berezia ere zabalduko da.
Kulturateren helburua "herritaren kulturarekiko jarrera berria sustatzea izango da; jarrera partehartzaileago eta hurbilago bat, alegia".