Sustatu logoa Teknologia albisteak

haurdun sabela, pirata eta amona mantangorriak "abla"-n

Nerea Garmendia - nini_bat
2007-02-07 11:02

nini_bat Donostian 2006-an sortutako papergintza marka da.

Iazko apirilean hiru diseinurekin parte hartu zuen Always chapas, 999 chapas de autor deialdian, eta diseinuok aukeratuak izan ziren gaur egun ABLAn, komunikazio sektorearen, marketinaren eta beren euskarrien foroan (Ficoba), ikusgai dagoen erakusketarako.

Hautaturiko diseinuak haurdun sabela, pirata eta amona mantangorriak dira.

Diseinu sinple eta koloretsuak, zorion txartel, "9 hilabete" haurdunaldiko eguneroko, koaderno, agenda, eta abarretan aurkitu daitezkeenak, eta orain baita txapetan ere, Always chapas-i esker.

ninibat

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu