Sustatu logoa Teknologia albisteak

COMPORTA: Teknologia berriak ezinduen zerbitzura

Goiko gorputz-adarretan mugikortasun-arazoak, muskulu-distrofia edota zenbait asaldura neuromuskular –esate baterako garun-perlesia– dituzten gaixoek, askotan, eskumuturrak eta besoak mugitzeko gaitasuna galdua edo urritua izaten dute; eta, ondorioz, arazoak izaten dituzte gailu batzuk erabiltzeko, adibidez, ordenagailuaren teklatua eta sagua, edo telebistaren agintea.

Horrelako pertsonentzat ari gara lanean COMPORTA proiektuan, goiko gorputz-adarretan urritasun larriak dituztenentzat. Horientzat hainbat erabilera izango dituen komunikatzeko gailu mugikor bat moldatzea da helburua.

Proiektu honen inguruko artikulo bat atera berri da Basque Research eta Enpresa Digitalan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu