Gaur eguerdiko 12.00etan hasiko da Espainiako Kongresuko bilkura (zuzenean hemen), lehen aldiz euskara bertan ofizialki entzuteko aukera emango duena. Europa Press agentziaren arabera, prdea, EH Bildu eta EAJren taldeek euskaraz gain, gaztelaniaz ere egingo dute, ez ERC, Junts eta BNG taldeek bezala, zeinek agindu duten gaur katalanez eta galegoz bakarrik egingo dutela. Zuzenketa (13.15): Bilduko Mertxe Aizpuruak bi hizkuntzetan egin du, Europa Pressek iragarri bezala, baina EAJko Joseba Agirretxeak euskaraz bakarrik.
Izatez, Kongresuko araudiak ez du oraindik hiru hizkuntza ko-ofizialen erabilpena onartzen, baina araudi hori aldatzeko bilkura da gaurkoa, eta hortaz gaur da lehenbiziko aukera protokolarioa Kongesuan euskaraz, galegoz edo katalanez egitekoa. Gaur proposamena eztabaidatzen hasiko dira, eta bihar bozkatuko da. Baiezkoarekin onartuko dela uste da, Kongresuko mahaiaren osaketa onartu zuen gehiengo berak aski boto baititu. Kontrako botoa iragarri dute PPk, VOXek eta UPNk.
PPren jarrera Borja Semper gipuzkoarrak argi azaldu du. Gaztelaniaz bakarrik, "no vamos a hacer el canelo", ez dute "txotxoalarena egingo" eta ez dute "gauza arrarorik egingo".
Uste dugu Kongresuko bilkura hemen ikusi ahal izango dela, eta hizkuntzak bertan ere originalki edo itzulita entzuteko aukera izango dela uste dugu. Azpidatzitako bertsioa ere aurreratzen du web horrek... ikusiko dugu. Izatez, Kongresuko tribunaren atzealdean jarriko diren bi pantailetan gaztelaniazkoak ez diren hitzaldiak azpidatziz ere irakurri ahal izango dira, esan dutenez.
Itzulpen lana, nonbait, hiru hizkuntzetatik gaztelaniaranzkoa izango da, norabide bakarrekoa. Asturiera eta aragoiera ere kontuan hartuko ditu araudi aldaketak, baina ez itzulpena eskaintzeko, baizik eta aukera gisa diputatuentzat, norberak horiek erabili ahal izango dituelarik, baldin eta interbentzio berean diputatuak berak itzultzen duen gaztelaniara. Chunta (CHA) taldeko Jorge Pueyo diputatua aragoierazko hiztuna da, eta badirudi berak erabiliko duela bere hizkuntza horrela. Lehengoan horrela azaldu zen, erreibindikatzeko gogoarekin.
"A todos aquellos represaliados, golpeados y humillados: No charrabaz mal, charrabaz dos llenguas.
— Jorge Pueyo (@jorge_pueyo95) September 14, 2023
No tiengaz 'vergüenya de charrar', como diva Labordeta en Un País.
Las lenguas no sólo no crean fronteras sino que, como el amor, las saltan aunque sean los Pirineos." pic.twitter.com/IejhtznkAW
Artikuluko goiko irudia: Marta Rosique, ERCko diputatua, independentziaren aldeko kamistea batekin Kongresuan 2019. urtean.
Erantzun
Sartu