Teknologia albisteak

Ilusion Difussion bidez, mezuak edo efektu geometrikoak sartu irudi sorkuntzan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-09-27 : 09:05

Stable Diffusion adimen artifizialean oinarrituta, garatzaile batek tresna berezi bat sortu du, Illusion Difussion, hitzezko mezuak adimen artfizialeko irudietan sartzen / ezkutatzen dituenak. Egunean Behin hitzekin egin dugu aproba, ea zer iruditzen zaizuen.

Honela egiten da. Illusion Diffusion tresnara sartu, eta irudi bat kargatu behar duzu, fondo gardenekoa. Egunean Behin letrak bold beltz lodian zeuden testu-irudia kargatu dugu, eta ondoan irudi-sorkuntzarako prompt edo deskribapen bat, ingelesez. Kasu honetan eskatuz "jende alai boleibol jokatzen basoan". Horrekin sortu du irudia.

Pixkat pentsatuta, agian hobeto zen oso-oso letra lodiak kargatzea irudian, batetik, eta bestetik kolore kontrasteko elementuak eskatzea prompt testualean, adibidez arropa beltzak edo petrolioa, ze horrela sortu dira, uste dugu, beste irudi hauek, OBEY eta B letra irudikatzen dituztenak.

Geureak kontrasteak lortzeko zailtasun gehuiago zituen. Hala ere, urrutitik begiratuta edo efektua gertatzen da.

Erta, gertutik begiratuta, aldiz, errealismo izugarriko basoko irudi bat... hosto gutxiago hor, gehixeago han... horrela sortzen da irudia.

Letrez gain, irudi geometrikoz ere sortzen ahal dira irudiak tresna honekin. Ikusi espiralekin egindako adibide bikain hauek:

Zuk zeuk probatu Illusion Diffusion.

Erantzun

Sartu