Teknologia albisteak

Sumina > frustrazioa > erresignazioa > indiferentzia... > Zaintza!

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-09-18 : 09:16

Imanol Epelde kulturgile eta irakaslearen kezka latza bere blogean (27 zapata). "Pasatu genuen suminaren aroa: 80. hamarkada inguruan jaio ginenok bizi izan genuen aro hori. Heldu ginen frustratuta egotera: gure herri erakundeek, gure eskola eta ikastolek, salbatuko gintuztela uste genuen. Baina espektatibarik ez da bete gure plan estrategikoekin. Hortik dator etsipena, erresignazioa. Eta heldu gara, heldu garenez, laugarren eta azken arora: indiferentziarenera."

Euskalgintzan ari garenon "kezka eta ardura" aipatzen ditu Epeldek, baina ez da dena beltza, "zaintza" proposatzen du konfiantzarako gako gisa:

"Sinetsita nago guregan jarri behar dugula arreta. Guk egin. Euskara banderatzat hartu, elkarren arteko sostenguan aurkitu aterabidea, elkarren arteko igurtzian, elkarren arteko zaintzan."

Irakurri hemen osorik.

Erantzun

Sartu