#Inkurria edo #Inktober da tintaren urria, portmanteau berba bat, ink = tinta ingelesez, eta urri edo october hitzetik sortutako terminoa. Marrazkilarien artean zabaldu da ohitura azken urteetan, hilabete osoan eguneri hitz bat adostu delarik, haren inguruko tintazko marrazkia egitea (beste oinarri batzuetan ere eginak ikusiko dituzue, eta aukerako hitzetik haratago artistak libre dira beren proposamena egiteko, artelan xume bat egunero zabaltzea da koxka). Euskal Herrian Gorka Belasko Artzentalesko irakasle eta marrazkilaria da jardueraren euskaratzailea eta bultzatzailea. Berak asmatua da inkurria, eta berak euskaratu hileko hitz egutegia amets terminoarekin hasi dena gaur.
Inktober 2009an asmatu zuen Jake Parker marrazkilariak, eta zabalkunde txikia izan zuen, 2018an fedibertsoko erabiltzaileek bereziki Mastodon sareetan zabaldu zuten arte. Hala ere, sortzaileak berak marka erregistratu bezala gorde du Inktober marka, eta horrek ez du txalo askorik jaso beste ilustratzaileen artean. Edonola ere, erronka sinple bat da, asmo komertzialik gabe artea maite dutenen artean garatzen dena, eta euskaratuta ere zentzua duena.
Hona Gorka Belaskok euskaratu duen egutegia:
Eta Mastodonen ere #inkurria edo #inktober.
Erantzun
Sartu