Teknologia albisteak

Primeran, EITBren streaming plataforma berria, etzi irekiko da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-09-13 : 15:03

Primeran, EITBren streaming plataforma berria, etzi irekiko da, irailaren 15ean. Primeran.eus domeinua erabiliko du plataformak, baina gaurkoz EITB webgune nagusira desbideratzen da URL-a. Irekiera ekitaldi ofizial bat ere izango da astebete beranduago, ekitaldi bat Donostiako Tabakaleram, irailaren 21ean.

EITBk honela iragarri du Primeran: "Euskal edukiak bermatu eta denentzat eskuragarri jarriko dituen plataforma digital berria da. Euskara eta euskal edukiak zabaltzeko filosofiarekin jaio da, mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria izateko helburuarekin."

Baina erdarazko edukiak ere badaude, jakin dakigunez, baina hasierako 3.000 eduki-elementuetan (telesail atalak eta film / ikusentzunezko beregainak) gehienak euskaraz dira.

Nahieran plataformaren antz pixka bat gordetzen du Primeranek, baina funtzio eta itxura berrituak ditu. Edukiak ikuskatzeko orduan, euskarazko eta erdarazko audioen eta azpitituluen artean hautatzeko aukera du ikusleak, streaming plataforma ohikoetan bezala.

Primeran.eus ikusi ahal izango da web bidez, SmartTV berrienetan integratuta nonbait eta aplikazioak ere egongo dira iOS eta Androiderako.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago