Espainiako Kongresuan hizkuntza gehiago mintzatu daitezke joan den astetik: euskara, galiziera eta katalana, aldibereko interpretazioarekin norabide bakarrean (gaur asteartea hilak 26 ikusiko da ea euskal ordezkariek berriro euskara erabiltzen duten, Alberto Nuñez Feijoo PPkoaren inbestidura saioan --zuzenean 12.00etatik aurrera). Asturierak eta aragoierak, estatus txikiago bat erdietsi dute: diputatuek erabil ditzakete, itzulpena jarraian ematen badute beraiek. Baina badaude beste hizkuntza batzuk Espainiako Estatuaren mugen barruan, aipurik ere ez dutenak jaso.
Adibidez, mapa hau ikusi genuen Kongresuko hizkuntzen inguruko inkesta batean.
Aranesaren aipua agertzen da mapa horretan, okzitanieraren aldaera Kataluniako Pirinioan mintzatzen dena, Garona ibarrean. Baina badira hizkuntza gehiago, okzitaniera bezala, beste "estatuetatik" sartzen direnak, Ceuta eta Melilla Espainia badira, adibidez, arabiera eta Tarifit edo Rif-eko berberera. Eta Extremaduran, Portugalgo mugan, badaude portugesez mintzo diren herri eta eskualdeak. Eta Extremaduran, gehiago ere badago, bi hizkuntza erromaniko berezkok, bertakoak biak: Fala eta Extremadurera. Mapa honek argitzen ditu Extremadurako jatorrizko hizkuntza-eskualdeak.
Extremadurako ipar-ekialdean, mutur batean Xalimako harana dago, non Fala hitz egiten den, galizieraren aldaera oso desberdindu bat (urdinez mapan). Baina haren inguruko eskualde berdea, Caceresko Hurdes eskualde eta inguruko batzuk ukitzen dituena, berezko hizkuntza estremeñuak hartzen du, extremadurerak. Mapako zona urdinak portugesarenak dira, eta kolore horixka-marroixkak, gaztelaniaren aldaerak.
Estremeñua ez da, beraz, gaztelaniaren dialekto, gainerako eskualdeetako azentu extremaduratrra. Lotura historiko eta filologikoz, astur-leonesarekin lotua dago. Eta doinuan eta lexikoan, desberdina da oso gaztelaniatik. Entzun Anibal Martin dibulgatzailearen pasartea:
Mançanilla colmenera p’ahumal las casas i huseal los bichus, vos lo despricu! pic.twitter.com/rCxVBOrUKr
— Aníbal Martín (@anibal_mb) July 21, 2023
Estremeñua oso egoera diglosikoan iritsi da 21. mendera, ordezkapen izugarria jasanda 20,. mendean zehar. Hala ere, baditu bere aldeko taldeak, Wikipedia propio aktibo bati ekitea lortu dutenak, besteak beste.
Erantzun
Sartu