Teknologia albisteak

Hilabete barru, "oldarraldiaren aurrean" bat egiteko hitzordua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-10-02 : 08:07

Uda aurretik iragarri zen, eta orduan definitu eta zabaldu ere nolabait 'oldarraldia' terminoa, justizia epaitegiek sistematikoki euskararen kontrako arauak dekretatzeko joera. Joan den astean, berriz, Euskalgintzaren Kontseiluak dei zabal bat egin zuen azaroaren 4ko manifestaziorako, zeinak lelo hau izango duen: «Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat». Hilabete barru pasatxo izango den deialdira begira, materiala eta informazioa bildu ditu webgunean Kontseiluak.

Bilbon izango da azaroaren 4koa, 17:00etan abiatuko da Euskaldunatik, eta Bilboko udaletxean egingo da amaiera-ekitaldia. Azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek, eta Bilboko kaleak betetzera eta tokian toki mobilizatzera deitu dute.

Euskararen normalizazioaren kontrako epai sorta bat izan dira oldarraldia ageroan utzi dutenak:

Kontseiluaren ustez," uztailaren 6an oldarraldiak beste kosta bat gora egin zuen" beste kasu honekin:

Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabele esanetan, «Euskararen normalizazioan aurrerapausoa egiteko tresna sendo bat indargabetu zuen. Baina, horrez gain, adostasun sozial handi baten kontrakoa izan zen epai hori, Udal Legea gehiengo zabalez onartu baitzen Eusko Legebiltzarrean, eta azken Inkesta Soziolinguistikoak argi erakutsi baitu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren gehiengo zabal-zabalak babesten dituela euskararen normalizazioa helburu duten politikak».

Egoeraren larritasuna aintzat harturik, euskaltzaleei, eta, orokorrean, hizkuntza-berdintasunean, justizia sozialean eta bizikidetzan sinesten duten herritar guztiei datorren azaroaren 4an balio horien denen defentsan Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die beraz Euskalgintzaren Kontseiluak.

Erantzun

Sartu