Ikasle elebidunek PISAn puntuaziorik altuenak lortzen dituztelako haserre
2007-12-10 09:12
Egunkariren bat eta sindikatu bat kexu dira ikasle elebidunek puntuaziorik altuenak lortzen dituztelako PISAn (ikus txostena PDF dokumentua, 4.4 Mb).
Beraien ustez ezin zaie probarik aplikatu gehien menderatzen duten hizkuntzan baizik eta ikasten ari diren hizkuntzan. Zergatik? Horrek behartzen gaitu gure programa hirueledunetan dauden ikasleei probak ingelesez aplikatzen. Justua al da hori?. PISA-k ikasleek konpetentzia zientifiko, matematiko eta ikarkurketakoak dituzten ala ez jakin nahi du, besterik ez.
Guk frogatu dugu ikasle elebidunek Zientzia, Matematika eta Irakurmenean onak direla, baina gainera gaztelania dakite (etxeko hizkuntza) eta euskara ikasten ari dira. Nork eskaintzen du gehiago?
Erantzunak kargatzen...