Google Knol, Wikipediarekin aurrez aurre
2007-12-14 14:12
Wikipediarentzako erronka eta lehia izan daitekeen gauza bat iragarri du Googlek: Knol. Izen-deitura zertifikatuekin sinatutako Wikipedia moduko bat, non artikulu bakoitzak autore bakarra lukeen (baina komentario libreak). Edukia librea izango omen da.
Informazio gehiago:
- Googlek dioena, iragarpen ofizial honetan
- Pantaila irudi handi bat
Wikipediaren artikuluen egituraren eta edizio moduaren aztarnak ikusten dira hor. Iragarkiak ere badaude, ordea, eta Knolgileekin partekatuko omen dira irabaziak.
Wikipediarekin konpetituko duela honek diote askok. Adibidez:
- Bat. Honek dio Jimmy Wales ere ibili dela hainbatetan esanez bilaketaren eremuan sartuko zela Wikipedia Googleri aurre egiteko... Kontraerasoa izango da hau, akaso.
- Bi. Hemen nabarmentzen da gero eta argiago dagoena: Google ez da indexatzaile soila, gero eta gehiago edukia sortu eta bere eskuetan eduki nahi du.
Nik esango nuke Wikipediak baino gehiago, Citizendium eszisioak (ikus artikulua Faroan) sufrituko duela Knol-ekin, baina, enfin, ikusi beharko
Erantzunak kargatzen...