Teknologia albisteak
1

zazpi@2007: euskal blogosferako urteko onena

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Rojas - zazpi2007.teknopata.net
2007-12-17 : 14:12

Etengabe esaten dugu euskal blogosfera indartsu dagoela, internauta euskaldunon artean mugimendu handia dagoela, meritu handiko gauzak egiten direla gure artean… Baina ze punturaino berretsi ahal dugu inpresio ‘lauso’ hori datu zehatzagoekin?

Bada, hona zehaztasun hori bilatzeko proposamen entretenigarria… Aukeratuko ditugu euskal blogosferako 2007ko zazpi gertaera / berrikuntza / ekarpen / aldaketa… nabarmenenak? Horrek aukera emango digu urtean sortutako proiektu guztien zerrenda egiteko, batetik, eta, gainera, horietatik gustagarrienak zeintzuk izan diren jakiteko.

Kontua hiru fasetan egin dezakegu:

  1. Urtea amaitu bitartean zabalik egongo da proposamenak jasotzeko epea. Proposamenak egiteko orri honetan uztea besterik ez dago. Proposamenaz gain, arrazoien azalpen labur bat ere eskertuko litzateke. Bide batez, denbora tarte horretan irabazleei oparitzeko banner bat ere aukeratu beharko genuke.
  2. 2008ko urtarrilaren 1etik 30era bitartean bozkatzeko epea egongo litzateke: hautagai guztiak zerrenda batean jarri eta norberak gogokoenak aukeratzeko tartea izango litzateke.
  3. 2008ko urtarrilaren 31an zazpi aukeratuen zerrenda iragarri eta bannerrak banatu.

Animatu eta parte hartu!

Erantzunak

ptx gaztelumendi
2007-12-17 : 22:01

Hasieratik oso ekimen interesgarria begitandu zait Joxek burututako hau. Orain gu guztion partehartzea baino behar ez duena.

Internet eta partehartzea eskutik oratuta doazen terminoak izanik, ea 2007. urtea modu atseginean agurtzen dugun.

Besteak beste, balioko digu zazpi@2007 honek zer egin dugun ikusteko, zertan ari garen, eta zeintzuk diren gure ahulguneak.

Partehartze onak bermatu dezala hori.

Erantzun

Sartu