Teknologia albisteak

Amodiozko gutunen 16. lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Itsaso mendizabal - JARDUN EUSKARA ELKARTEA
2007-12-18 : 10:12

Bergarako Jardun euskara elkarteak aurtengoan amodiozko gutunen XVI.edizioa eta amodiozko SMS mezuen VI. edizioa antolatu ditu.

AMODIOZKO GUTUNEN XVI. LEHIAKETA

OINARRIAK
1- Lehiaketa honetan 1993an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.

2- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

3- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.

4- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.
Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.

5- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:

Amodiozko Gutunen XVI. lehiaketa
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara

posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org

Informazio gehiago:
web orrialdea: www.jardun.net
Telf: 943763661-943760819 /605712469 (Itsaso)

6- Lanak jasotzeko azken eguna 2008ko urtarrilaren 6a izango da.

7- Sariak honako hauek izango dira:
• 1. saria: 500 euro
• 2. saria: 250 euro
• Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
• 26 urte berakoen artetik onenari saria: 100 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).

8- Sari ematea otsailaren 14an, San Balentin egunean egingo da, kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan.



Erantzun

Sartu