Europar Komisioak Good Practice Label 2007 bereizgarria eman dio besteak beste CodeSyntax euskal enpresak bultzatzen duen PloneGov edo UdalPlone ekimenari. Aurrerago ere UdalPlone ekimenak Europar sariak irabazi ditu.
Euskal partaidetza duen PloneGov Administrazio Publikorako Software Libreko ekimenak Good Practice Label 2007 aipamena jaso du aste honetan.
Zope eta Plone teknologietan oinarrituta dagoen ekimen honetan Belgika, Frantzia, Suitza, Holanda, Argentina, Kenia, Brasil, ... edo Euskal e-government proiektuak parte hartzen dute.
PloneGov - UdalPloneren azken inplementazioa Euskal Herrian, Amorebieta - Etxano Udal atarian egin da.
Gainera, UdalPlone teknologia berdina erabiliz, laster kaleratuko dira, esate baterako, Mutriku eta Elgetako Udalen atari berriak.
UdalPlonek bezala, beste euskal ekimen batek, Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoak, Europa Komisioaren Good Practice label 2007 aipamen berdina jaso du .
Aipamenaren inguruko informazio gehiago ZEA Partners elkartearen webgunean
Erantzun
Sartu