Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hizkuntza-teknologia berriak eta literatura

Hilaren 14an, Fernando Morillo idazle azpeitiarrak "Hizkuntza-teknologia berriak eta literatura" izenburua duen hitzaldia emango du Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) masterreko mintegien barruan. Hitzaldia Donostiako Informatika Fakultateko Gradu Aretoan izango da, arratsaldeko 16:00etan.

Saio honetan, Fernando Morillo hizkuntza-teknologiek literatura sortzerakoan eskaintzen dituzten aukerez mintzatuko da. Eta gogoeta egitearekin batera, literatura egiteko baliagarri izan daitezkeen hainbat tresna erakutsiko dizkigu.

Fernando Morillo azpeitiarra da eta zientziazale amorratua txikitatik. Fisika ikasten hasi zen baina Filosofia-ikasketak burutu zituen. Literatur sarien irabazle: Donostia Hiria, Pasaiako Hiria, Igartza Literatur beka eta Gabriel Aresti, besteak beste. CAF-Elhuyar-ek emandako zientzia-artikuluen sarien irabazle ere izan da birritan.

Hemen duzu bere idazle-curriculuma , Euskal Idazleen Elkartetik hartua.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu