Sei Baietz, herri kirolen bideojokoa Txapel Games sortan
Gestionet enpresak herri kirol batzuetako probak dakartzan ordenagailurako bideojoko bat prestatu du, Sei Baietz!, eta Txapel Games izeneko joko sorta batean sartu du. Euskal gaian duten euskarazko beste joko batzuk osatzen dute Txapel Games.
Sei Baietz izeneko jokoan herri kiroletako sei proba agertzen dira: sega, lasto altxaketa, ingude altxaketa, lokotx bilketa, harri-jasotzea eta aizkolaritza.

Horrez gain, beste joko batzuek osatzen dute Txapel Games-eko eskaintza. Joko hauen karatulek ere arreta deitu digute, kitsch eta gotikoaren artean...
- Baratze Guda. Nonbait, Baratze estrategen amets bakegarria.
- Txapel saltoak. Haien deskribapenean, Euskal Herriko babespeko espezie berria.

- Ardizuri eta zazpi karrozak. Honela azaltzen dute: Lagundu detektibe pribatuei: Zein karrozan ezkutatu da lapurra?*
- M eta M, Aztarna inspektorearen kasua. Azalpenak zera dio: Lagun iezaiezu Albiste egunkariko kazetariei Aztarna inspektorea aurkitzen.

- Basajaunen kondaira. Sorginkeria jokoa edo, taldean egitekoa, Euskal Herrian zeharreko ibilbide batean izaki mitologikoen galderei erantzun behar zaie.
- Zugarramurdiko profezia. Aurrekoa bezala, mitologia eta holako kontuak, ibilbide eta galderekin nahastuta.
Albiste honen arabera Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak jaso ditu Gestionetek joko hauetarako.
Hona Sei Baietz horretako pare bat irudi. Jokalariak aukera dezakeen harri-jasotzaile baten profila:

Lasto-altxaketa probaren pantaila-irudia:

Erantzunak kargatzen...