Teknologia albisteak

3digitala, irudien euskal bankua

Erabiltzailearen aurpegia
Euskomedia Fundazioa
2009-02-10 : 10:02

3digitala irudi bankua, Euskomedia Fundazioa burutzen ari den proiektu interesgarria eta guztiz berria da. 3digitala Euskal Herriarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten publizista, argitaletxe eta ikus-entzunezko ekoiztetxeei zuzendutako irudi bankua da. Euren lanetan maila handiko irudiak behar dituzten erakundeei zuzenduta dago.

3digitalan eskura daitezkeen irudiek oso arlo ezberdinak hartzen dituzte (antropologia, arkitektura, paisajea, ...), beti ere euskal kultura eta artea gai nagusitzat hartuta.

Gaur arte zazpi egilek emandako irudiekin lanean ari gara, baina laster egile gehiago ere izango ditugu gure artean. Une honetan ia 30.000 argazki ditugu katalogatuta, baina argazki gehiago dira jada digitalizatuta daudenak. Web orrialdea astero eguneratzen da, katalogatu diren argazki berriak eskainiz.

3digitala web orrialdean zehar ibiltzea Euskal Herrian zehar ibiltzea bezala da, bertako ohiturak, paisajeak, artea eta abar ikusiz. Gainera, honen diseinu eroso eta intuitiboak argazkiak ikusi, horien fitxak eskuratu eta zuk zeuk prestatutako argazki bildumak antolatzeko aukera ematen dizu.

Beraz, 3digitala web orrialdean bertan, zuretzat interesgarriak diren argazkiak erosteko aukera izango duzu. Oro era errazean nahiago dituzun argazkiak erosketarako saskian jar ditzakezu eta modu seguru eta azkarrean eskuratu, betiere bereizmen handiko formatu digitalean. Erosketa buru ostean, fitxategiak jaisteko lotura zein den jakinaraziko dizugu edota dokumentu hori CD batean bidaliko dizugu.

3digitalan sartu eta bisita pozgarria izango duzuelakoan gaude. Zuen proiektuentzako bertako fondoak interesgarriak izan daitezela. Edozein zalantza argitzeko jarri zaitezte gurekin harremanetan.

www.3digitala.com

Erantzun

Sartu