Konprobatu dudanez, nire postontzira doazen bi helbide elektroniko gehitu dituzte, nire baimenik gabe, PSE-EEren propaganda webgune baten e-posta bidezko buletin batera. Spam kasu bat da, Espainiako legeek debekatua. Falta arina izanik, 30.000 euro arteko isuna merezi luke Patxi Lopezen lehendakaritzarako Interneteko kanpainak.
robot@redparaelcambio.org helbidetik bidaltzen hasi zaizkidan buletin ale horiek amaieran ohar honekin datoz:
Mezu hau ...@... helbidera bidalia izan da. Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, ez baduzu horrelako mezurik jaso nahi, baja har dezakezu.
Legearen arabera baja emateko eskubidea dugula... hombre, nik uste dut alderantziz dela, legearen araberan ezertan eskatu gabe alta ez emateko eskubidea dudala...
Eta, izatez, legeari begiratu bat emanda (lagun baten laguntzarekin) honekin egin dut topo:
"Artículo 21. Prohibición de comunicaciones comerciales realizadas a través de correo electrónico o medios de comunicación electrónica equivalentes
En todo caso, el prestador deberá ofrecer al destinatario la posibilidad de oponerse al tratamiento de sus datos con fines promocionales mediante un procedimiento sencillo y gratuito, tanto en el momento de recogida de los datos como en cada una de las comunicaciones comerciales que le dirija."
Kasu honetan ez da aplikatzen 2. puntuko salbuespena, e-posta helbide horietatik ez baita sekula kontraturik bideratu ez PSE-EErekin ez beste inolako erakunde politikorekin. Hortaz, gogora dezagun berriro 1. puntua:
Queda prohibido el envío de comunicaciones publicitarias o promocionales por correo electrónico u otro medio de comunicación electrónica equivalente que previamente no hubieran sido solicitadas o expresamente autorizadas por los destinatarios de las mismas.
Legeak gehiago ere esaten du.
"Artículo 38. Infracciones
(...) 4. Son infracciones leves:
d) El envío de comunicaciones comerciales por correo electrónico u otro medio de comunicación electrónica equivalente cuando en dichos envíos no se cumplan los requisitos establecidos en el art. 21 y no constituya infracción grave."
Isuna 30.000 euro artekoa izan daiteke, ebazpena "Secretario de Estado de Telecomunicaciones y para la Sociedad de la Información" delakoak ebazten badu.
Okerra zegoen lehen, eta zuzendu dut, helbide okerra zen www.redparalecambio.org eta zuzena www.redparaelcambio.org
Grazia egiten dit Twitterra ze txatxipirulia iruditzen zaien.
Gaztelaniaz ere idatzi dut honetaz, hemen.
Aurrerago, antzerako salaketa egin zuen Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak Patxi Lopezek Facebook-en "lagunak" egiteko erabiltzen zuen sistemari buruz:
"Confirmado. Alguien del equipo de Patxi Lopez tiene un sistema para mandar invitaciones de amigo a toda persona vasca q se apunta a Facebook" zioen Facebook-eko sarrera honetan .
Lege hori aipatzea ez da nire okurrentzia izan. Nonbait, haiek uste dute lege horrek arautzen duela jasotzaile eta bidaltzailearen arteko harremana, haren aipu zehatza egiten baita bidaltzen dizuzten mezuetan. Haien aburuz aplikatzen da lege hori...
Horrez gain, "horrelako mezurik ez jasotzeko iragazki bat jartzea" ez da egin dezakedan "gehiena". Ez gutxiena ere. Egin dezakedan gauzen artean bat gehiago da.
Ez dut uste lege hori propaganda komertzialarentzat bakarrik denik aplikagarri, zeren:
Robotak berak bidalitako mezuak berak lege hori aipatzen du aplikagarri
Legearen 1. artikuluak legearen objetua mugatzen du, eta ez da esaten bakarrik propaganda komertzialari aplikatuko zaionik, baizik eta orokorragoa dela:
"1. Es objeto de la presente Ley la regulación del régimen jurídico de los servicios de la sociedad de la información y de la contratación por vía electrónica , en lo referente a las obligaciones de los prestadores de servicios incluidos los que actúan como intermediarios en la transmisión de contenidos por las redes de telecomunicaciones, las comunicaciones comerciales por vía electrónica , la información previa y posterior a la celebración de contratos electrónicos , las condiciones relativas a su validez y eficacia y el régimen sancionador aplicable a los prestadores de servicios de la sociedad de la información."
Ez dut uste propaganda politiko elektronikoa arautzen duen legerik dagoenik. Gainera, oraindik ez gaude kanpainan, mezuak ez dira hauteskunde-kanpainakoak.
Filtroa jartzearena lssi.es webgunean gomendatzen dutelako esan dut, ez beste ezergatik. Lege kontuak alde batera utzita, argi utzi nahi dut niri ere ez didala bat ere graziarik egiten eskatu ez ditudan mezuak jasotzea (ez komertzialak, ez politikoak).
Gutunean bertan lege hori aipatzea oso deigarria iruditzen zait. Agian aipamena lege horrek beraien atibitatea baimentzen duela ulertzen dutelako egin dute. LOPD legea ez dute aipatzen? Horrelako mezu batetan LOPD legea aipatzea logikoagoa iruditzen ziat.
Bestalde, LSSICE legea benetan betetzen ari direla uste badute, hau ez da norbaiten txantxa izango ezta? Esan nahi dut, norbaitek ez zintuen zerrenda horretan arpidetuko zuk jakin gabe ezta?
Edozein kasutan, argi dago kanpaina garaian politikoak zoratu egiten direla eta ia edozer egiteko gai direla. Penagarria.
Elena, dakizun bezala ni ez naiz abokatua. Zu berriz bai. Beraz, hartzazu hau zurekiko errespetu osoz idatzi dudan erantzun bat bezala.
Mezuak berak lege hori aipatzea harrigarria iruditzen zait. Hare gehiago, lege horren arabera, Luistxori mezua bera bidaltzea legea urratzen egongo bait lirateke... Diozun bezala, kanpaina hasi ez bada ere, argi dago hauteskundeetako leiha hasia dagoela jada. Beraz, era guztietako errakuntzak egitea ez ninduke harrituko.
Legeari dagokionez, nire uste apalean, ez dago bat ere argi honelako kasu batetan lege hori aplikatu daitekeenik. Bertan, esaten denaren arabera (hain polemikoa izan zen bukaerako eranskin horretan), "informazio gizartearen zerbitzua" edo "zerbitzua", aktibitate ekonomikoari lotuta egon behar da. Alderdi politiko bat enpresa hutsa bezala hartuz gero, izan liteke, baina nik ez dut bat ere argi ikusten. Bat ere ez.
Eta hori da guztia. Horrelako gauzak gertatzea penagarria iruditzen zait eta gaitzetsi egiten ditut guztiz. Alderdi politikoen sistemak daukan beste akatsetako baten emaitza penagarria iruditzen zait.
Txopi,nik uste dut legea aplikagarri dela, eta "servicios de la sociedad de la información" horretan sar daitekela helburu jakin batekin egindako propaganda.
Bestalde, nire amnesia pentsatu baino larriagoa da, ala baten batek nik eibar.org-en botatako mezua hartu eta honera, Sustatu-ra bidali du nik bidalitakoa izan balitz bezala, eta ez aipamen moduan.
Nik ez nuen mezu hori Sustatu-ra bidali, kasualitatez jakin dut hemen zegoela.
Ez du garrantzirik, baina hemen zegoela esate hutsarekin nahikoa zen.
Epailearen aurrean salaketa egiteko asmorik ba al duzu Luistxo. Ongi egongo litzateke!