Teknologia albisteak

Hauteskundeei buruzko blog eta eduki berriak Berria.info-n

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-02-13 : 15:02

Berria egunkariak martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara begirako atal berezia ireki du bere webgunean. Berria.info-ren ohiko azalean ere toki deigarri hartu dute atal horretako edukiek. Horien artean, jarraipeneko blog berezi bat, Haritz Rodriguez Xuriken idazten hasi dena.

Webgune bereziak Imanol Murua eta Pello Urzelai kazetarien analisiak dakartza, eta kanpoan eskatuko dituzten gogoetak ere bai. Inkesta azkarrak, eta hautagaiekin egin ohi diren elkarrizketa digitalak ere badaude.

Iritzi horietako bat, Imanol Muruarena, bere blogetik ere jarraitu ahal izango da RSS bidez, ematen duenez: Kontrakanpaina izena jarri dioten atalaren lehen alea behintzat hara ere kargatu du.

Blogari dagokionez, Haritz Rodriguez Xuriken kazetariak sinatzen du Teknokrazia. Xuriken Euskaltube webgunearen sortzailea da eta egun Array Txiki laborategiko partaide, eta Kontseiluaren komunikazio arduradun. Beste bi blog ere baditu sarean, Konektikat eta Gutenberg Galaxia.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago