Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoak webgunea sortu du, txertatuta Huhezi fakultatearenean. Webguneak ikastaroari buruzko informazioa eta materiala eskainiko ditu. Gainera, bloga ere badu, elkarrizketa eragiteko ikasle eta antolatzaileen artean. CodeSyntax enpresak garatu du webgune berria, Plone plataformaren gainean.
2009ko urtarrilean abiatu zen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoaren bigarren aldia Huhezi fakultatean, Eskoriatzan. Bigarren aldi horren berrikuntzarik handienetako bat webgunea izango da, Mondragon Unibertsiatearen webgunean bertan txertatuta. Bloga ere izango du, webgunean bertan.
Batzorde Pedagogikoak garbi du zertarako erabiliko diren bata zein bestea:
Ikasleek bi modu izango dituzte blogean parte hartzeko: artikuluak idatzita eta besteen artikuluei erantzunda.
Blogean argitaratu den lehen artikuluak Ikasleak errespetua merezi du garbi adierazten du zer tonu lortu nahi duten antolatzaileek bizia eta irekia, artikuluak badu-eta autokritikatik dezente.
Azpiegitura teknikoaren enpresakoa izanda, eta gainera neuk ere Graduondokoan hitzalditxo bat izango dudanez (maiatzean), ez naiz batere objetiboa, baina hala ere esan behar dut: zorionak.
Blogak oso interesgarria dirudi, eta han agertu duzuen onarpen hau, zintzoa eta beharrezkoa. Hizlarioi bijilantea ordulariarekin jarri behar zaigu ondoan beti, duda barik.