Teknologia albisteak
1

ETAren "informatika sekretua," Interviuren arabera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-02-13 : 08:02

Interviu aldizkari espainiarrak ETAren "informatika sekretuari" buruzko erreportaia dauka aste honetan. Atxilotutako informatikari batek ustez idatzi duen PGP enkriptazio programa bati buruzko euskarazko instrukzioak, eta fotokopiaturiko Google Maps pantallazo batzuk dira froga harrigarriak.

Hamasei orriko euskarazko enkriptazio instrukzio batzuk dira "ikerketaren" froga (Interviuk ikerketa dio azalean, baina Poliziak eman dizkion kontuak izango dira). Pasahitzei buruzko xehetasun batzuk (konplikatuak izan behar direla), eta PGP programaren inguruko jarraibideak omen daude instrukzioetan. Fotokopia batzuen irudiak ere ageri dira, eta bai, PGP nola erabili azaltzen da han euskaraz.

PGP sarean doan eskuratu daitekeen enkriptazio programa da, eta hura erabiltzeko instrukzioak publikoak dira. Hona gaztelaniazko jarraibideak, adibidez.

Informatikari horri ustez Pendrive-an hartu dizkioten Photoshop (.psd) fitxategi batzuk ere ageri dira artikuluan. Hori dio erreportaiak, ordenagailuko fitxategiak antzeman zizkiotela atxilotutakoan, baina Photoshop irudiak barik, Interviuk erakusten dituenak paperezko fotokopiak dira. Itxura batean, Hernani eta Donostiako bi auzotako (Amara, Antiguoa) Ertzaintzaren komisaldegiak ageri dira, Google Maps aplikazioari hartutako pantaila-irudi batzuetan. Gainean, marraz eta letraz norabide batzuk markatu direla ematen du. Errenteriako mapa bat ere aipatzen da artikuluan, baina haren fotokopia edo irudirik ez aldizkarian.

Erantzunak

Inhor
2009-02-14 : 16:39

ETA-ren webguneak Google maps badu... orduan beraien horrialdean sartzeak arriskua dakar?

Mapa horretan agertzen diren bistanle gustiak arriskuan ahal daude?

Erantzun

Sartu