Sustatu logoa Teknologia albisteak

Umeak erregistro zibilean euskeraz inskribatzeko

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko Taldeak aurkeztuta, atzo Kultura eta Euskera batzordean umeak erregistro zibilean euskeraz inskribatzeko proposamena eztabaidatu eta onartu egin zen.

Proposamenaren abiapuntua, gaur egun Euskal Herrian, umeak jaiotzean erregistro zibilean euskeraz inskribitu nahi dituzten gurasoen eskubidea ez dagoela bermatua da, erregistro zibileko inskripzio liburuak euskeraz ez daudelako.

Zoritxarrez, euskaldunon hizkuntz eskubideak eremu honetan urratuak dira ere. Kontutan izan behar dugu, 2005ko ekainaren 22ko 12/2005 Legeak 1957ko ekainaren 8ko Erregistro Zibileko Legearen 23.artikulua moldatu zuela, eta pasarte berri bat txertatu zuen. Aldaketa hau tarteko, legez posible da jaiotza inskripzioak erregistroa dagoen lekuko hizkuntza ofizialean egitea. Horren adibide, erregistro liburu ofizialak dagoeneko badaudela katalanez eta galegoz.

Hala ere, inskripzioak euskeraz egiteko eskubidea aitortu arren, eskubide hori gauzatzeko estatuko administraziaoek eta EAEko administrazioek ez dute inolako mekanismorik jarri hori posible izan dadin. Are gehiago, onartezinak diren argudioak erabili dituzte: legea garatu gabe dagoela, Euskeraren Legea aldatu behar dela eta egokitzeko denbora behar dela. Ez al dira nahikoak 3 urte legea egokitzeko,benetan borondatea baldin badago?

Bitartean, ume eta guraso euskaldunen eskubideak urratu egiten dira.

Hona hemen onartutako proposamena;

“Bizkaiko Batzar Nagusiek gai honetan eskumena duen erakundeari eskatu egiten diote beharrezkoak diren baliabideak jar ditzala 2009. urtetik aurrera jaiotzen diren umeak Erregistro Zibilean euskeraz inskribatuak izan daitezen .”

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu