Getaria, Gipuzkoako kaia, 1209-2009
2009-02-05 10:02
Aurten, Gaztelako Alfonso VIII. erregeak Getariari foru gutuna eman izanaren zortzi mende betetzen dira; Getaria, Gipuzkoako Kaia, 1209-2009 lan-taldeak aukera aproposa ikusi du Getariaren historiari buruz hausnartu eta hipotesi eta ondorio berriak plazaratzeko.
Getaria, Gipuzkoako Kaia, 1209-2009 proiektuko kideek mendeurrenak eskaintzen duen aukera hau aprobetxatu nahi izan dute bertan burutu dituzten lan arkeologiko eta historikoen emaitzak ezagutzera emateko. Horretarako, bi ekintza nagusi antolatuko dira:
- Getariako historiari buruzko erakusketa.
- Proiektuaren barruan buruturiko lan desberdinen emaitzez osatuko den publikazioa.
Egun hauetan lan-talde osoa buru belarri dabil hauek antolatzen. Aurrerago honen inguruko informazioa eskaintzen joango gara: www.getaria.info
Erantzunak kargatzen...