Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tuenti euskaraz, oraingoz Goenkalen

Sustatu
2009-11-19 14:11

Tuenti euskaratuta azaldu da. Momentuz, Goenkalen. Enpresaren marketin ekintza ote? Baque kafeak agertu izan diren bezalatsu, produktua agerrarazteko? Hala baldin bada, benetan garabidean dagoen probetako interfazea ote da?


Argazkiak.org | Tuenti euskaraz, Goenkalen © cc-by-sa: sustatu

Abisu pribatu bat ere iritsi zaigu: lagun baten lagun baten lehengusina Madrilera joan da lanera. Zertara? Tuenti euskaratzera... Nahi duzuen fidagarritasuna eman iezaiozue honi.

Tuenti euskaratzeko zain dauden milaka erabiltzaileak albiste pozgarria jasoko dute aurki agian.

Eguneraketa

Badago Tuenti euskaraz. Hemen Tuenti euskaratzeko instrukzioak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu