Teknologia albisteak

Google Mapsen trafiko informazioa Ipar Euskal Herrira iritsi da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-11-17 : 11:11

AEBetako hirietan trafiko datu zehatz eta osatuak ematen ditu Googlek, Seattlen adibidez. Frantziako hainbat erakunderen datuekin A63 autobideko trafiko datuak ikus ditzakegu Google Mapsen.

A63 autopista bakarrik dago momentuz, ez gehiago, baina bada zerbait. Badirudi ASF (Autoroutes du Sud de la France) dela Googleri datu horiek eman dizkiona, baina iturri gehiago daude Frantzian.


Argazkiak.org | Trafiko datuak ASF © cc-by-sa: sustatu

Erantzun

Sartu