Teknologia albisteak

AEK-k praktika egitasmoak sustatzeko material didaktikoa sortu du

Erabiltzailearen aurpegia
AEK praktika jarduerak
2009-11-14 : 11:11

praktikatu ezagutarazteko eta berau erabiltzen animatzeko atazak denen eskura daude praktikatu blogean

AEKren zeregina euskaraz mintzatzen, irakurtzen eta idazten irakatsi eta euskal kulturan sakontzeko aukera eskaintzea da. Horregatik, AEKren eskaintza ez da mugatzen dituen euskaltegietara. Izan ere, hizkuntzaren gainean AEK-k duen ikuspegia hoberen adierazten duen hitza erabilera da, komunikazioa. Beraz, AEKren helburua ikasleek euskaraz komunikatzeko gaitasuna lortzea da, eta ikasleek, ikasteaz gain, euskara erabiltzea, alegia, praktikatzea. Horretarako ikasleei euren ingurunean euskara praktikatzeko aukera anitzak eta erakargarriak eskaintzen ditu. Eskaintza hauen berri praktikatu blogean dago.

Ikasleei web gune hau ezagutzera emateko asmoz, 1B, 2. eta 3. mailetako ikasleei zuzenduta dauden atazak sortu ditu AEK-k, blogari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, bertan iragartzen diren ekimenetan parte hartzera bultzatzeko. Aipatu atazek euskara eskoletarako tresna diren heinean, ikas-prozesuari erreparatuta, maila bakoitzerako ikasleei dagokien eduki bat edo batzuen lanketa bideratzeko proposamena eskaintzen dute.

Atazak deskargatu nahi izanez gero, klikatu hemen

Erantzun

Sartu