Sustatu logoa Teknologia albisteak

Profesionala: kontu galanta aterako zaizu!

Goio Arana
2009-11-16 12:11

Argazki bitxia erabili du Oiartzungo Unife kooperatibak saltzen dituen burdindendetako produktuen udazkeneko eskaintzaren berri emateko. Propaganda foiletoa, besteak beste, Azpeitia, Arrasate eta AbadiƱoko Sein izeneko burdindendetan dago eskuragarri. Kontua da, horrelako denda batean egindako erosketak izateko zenbakiak beldurgarriak direla...

Liburuxkaren azalean, Profesional izenpean, Kontuak aterako zaizkizu gaztelerazko leloa agertzen da eta hori guztia ilustratzeko, alderik alde, erosketa- tiketa berrikusten ari den pertsona baten atzamar puntak agertzen dira.


Argazkiak.org | Kontu galanta aterako zaizu! © cc-by-sa: goioarana

Argazkiko protagonistak dagoeneko berrikusita eta arkatzarekin ongi moduan markatutako erositakoaren batuketa 12.444,57 eurokoa da.

Eta, hori ez da okerrena. Berrikuspena bukatzen duenerako, eta zerrenda luze horretatik bakarrik osorik eta ondo irakurtzen diren prezioak kontuan hartuz gero, burdindendan egindako erosketa 110.228.874 euro ingurukoa izan da!

Kontu galanta inondik ere.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu