Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarari indonesieraren antza hartzen dio Explorerrek edo Googlek

Josu Lezameta, Jozulin
2009-11-17 09:11

HABE-ren Ikasbil orrian nenbilen ikasleentzako materiale bila eta Explorerrek abisatu dit ea orri hori indonesieratik itzuli nahiko nukeen. WTF???

Honela izan da:

Ordenagailu berriak ekarri dizkigute eta horrela agertzen zen Internet Explorer nabigatzailean baina ez Firefoxen. Egin nituen aproba batzuk itzul zezala eskatuz eta ze bitxia! joskera aldatzen zuen nahiz eta euskara hutsean jarraitu. Explorerren Google barra instalatuta daukazunean gertatzen dela ematen du.

Gaur joan naiz ia itzulpenaren pantallazoren bat lortzen nuen baina nonbait Explorerrak, edo Googlek, ikasi egin dute eta ez du berriro indonesieraren mezua erakusten...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu