Kaixomaitia.com harremanetarako webgune euskaldun eraberritua martxan da!
Azken bi urteetan jasotako esperientzia eta eginiko lanaren fruitu izan da webgune berria. Estetikoki, Web 2.0 diseinuan oinarritua eta funtzio gehiago eta osatuagoekin , halanola, argazki gehiago eta haundiagoak zintzilikatzeko aukera, harpidedunen arteko komunikazioa errazteko aukera gehiago, harpidedunentzako postontzi pertsonala etab.
Zozketa eta sari ugari ere izango dira aurrerantzean harpideunen partaidetza sustatzera begira, honela, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako 4 sarrera, Ipod Nano bat, Eguberritako Saskia etab. izango dira eskuragarri webguneko harpidedunentzat.
Webgune berriarekin urtebeteko epean, egun dituen 800 harpidetzak bikoiztea da helburu eta 2010 urte amaierarako 2.000 harpidetzatara iristea.
Erantzunak kargatzen...