
Atzo eguerdian jaso nuen buzoitik aste honetako Argia aldizkaria. Azalean Maialen Lujanbio txapelduna ageri da, baina beste bertsolari batek eginiko elkarrizketak erakarri ninduen. Di-da eransteko modukoa baita Uxue Alberdik Petra Elser-i eginiko elkarrizketa.
Euskaldunok zoriontasunari balio handiagoa ematen ikasi behar genukeela uste dut
Mondegreen bat da fenomeno psikologuinstiko unibertsal bat, kantuen hitzak gaizki entzuteko dugun joera bitxi hori. Adibidez, Eusko Gudariak honela kantatu izan duenik badago bazterrotan: Irrintzi va que chuta, mendi tontorre-a-a-an! Euskaraz, Eibartarrak posta-zerrendaren jardunean, komentatu izan ditugu horrelakoak, eta euskarazko terminoa asmatu ere bai, mendigreen. Nik ezagutzen dudan euskarazko Mendigreen bikainena, ordea, joan den astean entzun nuen.
Jose Ignacio Munillaren Gipuzkoako gotzain berriaren izendapenaren aurkako agiria sinatu dute 131 apaizek, tartean Gipuzkoako 14 artzipresteetatik 11k eta 85 parrokok (Gipuzkoako parrokoen %77). Gaurko Berriak dakar albistea, baina adierazpen osoa lortu eta hona ekarri dugu.
Eleka enpresak Matxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua garatu du. Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko IXA taldearekin elkarlanean garatu da.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua biziki kezkatuta dago euskararen normalizazioak Nafarroan daraman bidearekin. Hori azaltzeko, agerraldia egin dute Kontseilua osatzen duten hainbat eragileetako ordezkariek. Euskara normalizatzeko beharrezkoa den hizkuntza-politika eragingarria baztertu eta euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak sistematikoki zapaltzea ahalbidetzen duen politika du indarrean UPNren Gobernuak, azaldu du Iñaki Lasak, Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduradunak.
Bretainako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko arlo sozio-ekonomikoan hizkuntza normalizatzeko elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu dute hiru herrialdeetako ordezkariek. Ziurtagiriaren Elkarteak lehen aldiz Bai Euskarari Sariak eman dizkie Euskal Herriko bi entitateri, eta ekitaldi berean egin da hitzarmena Ziurtagiriaren Elkartearen, Ofis ar brezhoneg elkarte bretainarraren, eta 7dquatre Herrialde Katalanetako elkartearen artean.
Kantauri alde honetan bizi garenondako elurra fenomeno bitxia da, gutxitan agertzen zaiguna herrian. Eta agertutakoan, bizimodua goitik behera aldatzen digu: autoa atera ezin, kalean labain, hotza, bustia... Janzkera ere aldatzen zaigu.
Ohitu gara Interneten, Flash jogailuen bidez musika entzutera edo bideoak ikustera. Kasu batzuetan, bideo edo audioaren ondoan jatorrizkoa jaisteko aukera dugu, hala nola audioekin Euskaltuben (Audio eskuratu klikatuz lortzen da mp3-a) edo bideoekin Eitb.com-en (deskargak mp4 klikatu behar da). Baina beste batzuetan, itsasteko edo embed egiteko aukera hor dagoen arren, ezin dugu soinu edo irudien fitxategia gure disko gogorrera jaitsi. Ez behintzat zuzenki, baina bai zeharka, Download Helper deritzon Firefoxeko gehigarri praktikoari esker.
Argazkiak.org | Download Helper: audioa jaisten © cc-by-sa: sustatu
HUHEZIk (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Mondragon Unibertsitatekoak) zera adierazi nahi du Euskaldunon Egunkariaren epaiketaren aurrean:
Garraioaren inguruan hausnarketa egiteko jardunaldi desberdinak antolatu dituzte aste honetarako:
Bihar hasiko den epaiketan bost atxilotuak errugabetuko balituzte ere, eta ondoren egitekoa den auzi ekonomikoaren epaiketan ere inor zigortuko ez balute ere, Auzitegi Nazionalak dagoeneko oso gogor zigortu ditu Egunkaria, Egunkaria-ko auzipetuak eta Egunkaria-ren akzionistak, harpidedunak eta irakurleak. Hara, epaiketa egin aurretik ere Espainiako Auzitegi Nazionalak dagoeneko ezarri dituen zigorrak.
Egun bat falta da; bihar hasiko da epaiketa.
Maialen Lujanbio izan da 2009ko Bertsolari Txapleketa Nagusiko irabazlea. Buruz burukoan, bera eta Amets Arzallus aritu dira, bi onenak, baina Maialen gailendu zaio. Lehen besarkada Arzallusek eman dio, baina bigarrena, nola ez, Andoni Egañak, pozik hau ere oholtzan galdu duelako txapela. Horra, Maialen eta Andoni elkarren arteko bertsotan.
Hiru magistratuk osatutako epaimahaiak epaituko ditu bost auzipetuak: Javier Gomez Bermudez izango da mahaiburua, eta Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez Prado izango ditu ezker-eskuin. Epaimahai honek berak erabaki zuen, joan zen uztailean, auzia ez artxibatzea eta ahozko epaiketa egitea. Egunkaria ixtea agindu zuena, Juan del Olmo, instrukzio epailea denez, dagoeneko auzitik kanpo dago.
2 egun falta dira.
Telebistako emanaldia 10.50etan hasiko da goizean, eta bazkalostean jarraituko du, ETB1en; osorik emango dute nonbait. Baina Internetetik jarraitzea ere izango da. Bertsoa.com, Argia eta Info7k emanaldi bateratua prestatu dute goizeko 10.30etatik aurrera, eta Eitb.com-ek ere emango du. Laburbilduz:
Ziurtagiriaren Elkarteak urteko ekitaldi nagusia ospatuko du abenduaren 14an, 19:00etan hasita Gasteizko Artium museoan. Aurten gainera, Bai Euskarari Ziurtagiriaren ospakizuna Kuadrillaz kuadrilla euskaraz, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz Arabako kuadrilletan aurrera eramandako ekimenaren amaierako saioa ere izango da.
Espainiako Gobernuak debekatu egin du abenduaren 19rako Madrilen deitutako Egunkariaren aldeko manifestazio bat. Bilbon auzipetuek deituta egun berean egin behar denarekin bat egin behar zuen Madrilen bertako Egunkariaren aldeko plataformak deitutakoak. Debekuaren argudioetan (erresoluzioa osorik beherago), terrorismoa aipatzen da, nola ez; baina baita Gabon giroan haur eta familiak biltzen direla ibilbide proposatuan.
Ha de examinarse la circunstancia del espacio público, ( ) en el que se dan cita en la zona un gran número de familias y menores que asisten a los eventos y actividades especialmente dirigidos al público infantil (Mercado Navideño de la Plaza Mayor, Pista de Hielo de la Plaza de Callao, Cortilandia, etc
Esaldi honek laburbiltzen du defentsako abokatuek aurkeztu duten idatziaren ondorio nagusia:
Ez ETAk, ez kanpoko erakunde batek ere ez du inoiz Egunkaria kontrolatu. ETAk ez du inongo esku-hartzerik izan, ez Egunkaria-ren sorreran, ezta bilakaeran ere.Defentsako lau abokatuek sinatu dute idatzia: Felix Cañada, Jose Mari Elosua, Iñigo Iruin eta Ignacio Pelaez.
3 egun falta dira.
Duela egun batzuk, Danobat kooperatibak eta Mondragon Unibertsitateak Tailerreko Eskuliburu Teknikoa liburuaren bigarren edizioa aurkeztu zuten. Euskaraz soilik dagoen eskuliburu tekniko hau Makina-Erremintako sektoreko langileei zuzenduta dago.
Tanto el periódico Egunkaria como todas las empresas que formaron parte del mismo fueron creados por ETA a principios de los años 90 y se incluyó dentro de la denominada Comisión de Proyectos Udaletxe, que ETA creó para la financiación de la banda y su entramado.
Dignidad y Justicia elkartearen akusazio idatziaren pasartea da.
4 egun falta dira.
Gaur goizean zen gauzatzekoa itzalaldi analogikoa Nafarroan. Baina ETB1 eta ETB2ren seinale analogikoa uhinetan da oraindik, herri ekimenak jarritako antena errepikatzaileei esker. Etxeetan, normalean, modua egongo da digitaletik analogikora pasatzeko, ETB ikusi nahi baduzue. Hala ere, luzapen horrek epemuga du: Gipuzkoan itzalaldi analogikoa gertatu bitartean, apirilean.