Esaldi honek laburbiltzen du defentsako abokatuek aurkeztu duten idatziaren ondorio nagusia:
Ez ETAk, ez kanpoko erakunde batek ere ez du inoiz Egunkaria kontrolatu. ETAk ez du inongo esku-hartzerik izan, ez Egunkaria-ren sorreran, ezta bilakaeran ere.Defentsako lau abokatuek sinatu dute idatzia: Felix Cañada, Jose Mari Elosua, Iñigo Iruin eta Ignacio Pelaez.
3 egun falta dira.
AVTk eta Dignidad y Justicia elkarteek aurkeztutako akusazioak inolako oinarririk ez dutela diote defentsako abokatuek eta, fiskalak berak bezala, frogatzat aurkeztu dituzten agiriek baliorik ez dutela.
Euskaldunon Egunkaria benetan nola sortu zen eta nola egituratu zen ere azaldu dute defentsa idatzian, zehaztasunez: 1980ko hamarkadan euskarazko egunkariari buruzko eztabaida nola piztu zen euskal gizartean; hamarkadaren bukaeran Egunkaria Sortzen ekimena nola sortu zen, zer eratako kanpaina egin zuen, zer jende bildu zen egitasmo haren inguruan, dirua nola bildu zuten eta, azkenean, Egunkaria nola jaio zen; Egunkaria SA enpresa, sortu zenean, nola egituratu zen, akzioak nola banatuta zeuden, Administrazio Kontseilua nola izendatu zuten eta zuzendaritza nola aukeratu zuten; Egunkaria zer egoitzatan hasi zen eta zer errotatibatan bota zen, zer baldintzatan; Eusko Jaurlaritzarekin zer harreman izan zituen hasieratik, eta noiz hasi zen instituzioetatik diru-laguntzak jasotzen; akziodunek zenbat batzar egin zituzten, eta kapital hedatzeak noiz eta nola egin ziren; eta abar.
Ondoren, auzipetuetako bakoitza Egunkaria proiektuan nola sartu zen eta zer ardura izan zituen azaldu ondoren, akusazioek auzipetu bakoitzari zer leporatzen dioten aztertzen dute, eta zer oinarrirekin, kasu guztietan inor zigortzeko oinarririk ez dagoela ondorioztatzeko.
Biharko galdera: Zeinek epaituko dituzte?
Erantzun
Sartu