Teknologia albisteak

Mugikortasunaren joera eta alternatibak aztertzeko jardunaldiak, Donostian eta Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia
Verbax
2009-12-14 : 13:12

Garraioaren inguruan hausnarketa egiteko jardunaldi desberdinak antolatu dituzte aste honetarako:

  • Batetik, bihar, asteartea 15, mugikortasun joerak aztertzeko. Ibaetako Campusean (EHU) ibilgailu pribatuaz bestelako aukeren inguruko eztabaida izango da.
  • Bestetik, hilaren 16an eta 17an, trenbideaz eta itsas-garraioaz jardungo dira Donostian eta Gasteizen, errepideko garraioaren alternatiba osagarri gisa.

Ibaetako Campusean (EHU) ibilgailu pribatuaz bestelako aukeren inguruko eztabaida izango da

Ibaetako Campusean (EHU) ibilgailu pribatuaz bestelako aukeren inguruko eztabaida izango da

Datorren asteartean, abenduak 15, “Ibilgailu partikularraren ordezko aukeren sustapena” izenburupean mugikortasun iraunkorraren inguruko jardunaldia izango da EHUren Ibaetako Campusean (Donostia) Gizlogak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ekitaldi honetan Eusko Ikaskuntzako Mugikortasunaren Eskariaren Kudeaketarako (MEK) Foroak ere parte hartuko du, baita TIL-ITS Garraio eta Logistikako Euskadiko Clusterrak ere. Jardunaldi honen helburua da mugikortasun joerak aztertzea, soluzio posibleen inguruan gogoeta egitea, ingurumena errespetatzen duten garraio motak sustatzea eta enpresei mugikortasunarekin duten konpromisoan laguntzea.

Gizlogako zuzendari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun zuzendari den Pilar Aranaren aurkezpen labur batek emango dio sarrera jardunaldiari. Ondoren, Eusko Ikaskuntzako Mugikortasun Foroko kide Jose Felix Basozabalen eta Iker Maguregiren “MEK Foroaren ikuspegi, gaurkotasun eta difusio jardinaldien ondorioak” izeneko aurkezpenak emango dio hasiera ofiziala 16.00etatik 18.30etara luzatuko den ekitaldiari.

Hori bukatzean, jardunaldira hurbildutakoek Begoña Pecharromanen eta Beatriz Moralen, biak EHUko Antropologia departamentuko eta FARAPIko kideak, “Autoa erabiltzeko eta gehiegi erabiltzeko antropoligiaren ikuspegia” hitzaldia entzuteko aukera izango dute.

Ekitaldiari bukaera emateko eztabaida-mahaia egingo da, zeina Garraio eta Logistika Clusterreko zuzendari Jose Viterik bideratuko duen.

Ekitaldia EHUren Donostiako Ibaetako Campuseko I M Barriola Eraikinean izango da.

Interesa duten guztiek programa osoa kontsultatu ahalko dute, eta baita izena eman ere, helbide honetan sartuta, edota inscripciones@clustertil.com helbidera emaila bidalita.

Trenbideko garraioa eta itsas garraioa errepideko garraioaren alternatiba osagarri

  • Eusko Ikaskuntzak Donostian eta Gasteizen antolatutako jardunaldi batek logistika iraunkorra aztertuko du
  • Jardunaldia logistikaren alorreko profesionalentzako bilgunea izango da

Abenduaren 16an eta 17an “Intermodalitatearen ekarpea logistika iraunkorrean” izeneko jardunaldia egingo da Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren. Eusko Ikaskuntzaren BAI programak antolatuta, jardunaldi honen helburua da trenbideko garraioa eta itsas garraioa errepideko garraioaren alternatiba osagarriak izan daitezkeela frogatzea, kanpo-kostuen barneraketa ahalbidetuz eta horniketa-kate logistikoa hobetuz.

Era berean, jardunaldiak iritzien elkartrukea posible egiteko, sektoreko profesionalen, administrazio publikoen eta gaian interesdunak diren beste kolektibo batzuen arteko kontaktua erraztu nahi du.

Horretarako, gaian jakite handikoak diren bi profesionales ekarpena izango da, bertan izango baitira Bilbao Plaza Marítima Puertos enpresako presidente Manuel Santos, itsas garraioaz arituko dena, eta Iritec Ingeniería enpresako Sozio-Zuzendari Alfredo Irisarri, zeinak trenbideko garraiora hurbilduko dituen bertaratutakoak.

Parte hartze hauen aurretik, José Félix Basozabalek, Eusko Ikaskuntzaren BAI programako Komite Exekutiboko kidea eta aholkulari independente garraioaren kanpo kostuen inguruan jardungo da. Ekitaldiari bukaera jarriko dio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan Saileko ordezkari baten hitzaldiak.

Donostia, abenduak 16

  • Tokia: Miramar jauregia, Miraconcha, 48.
  • Ordutegia: 17.30-19.30
  • Aurrez izena emateko bai@eusko-ikaskuntza.org

Gasteiz, abenduak 17

  • Tokia: Eusko Ikaskuntzaren egoitza, General Alava, 5-1.
  • Ordutegia: 17.30-19.30
  • Aurrez izena emateko bai@eusko-ikaskuntza.org

Erantzun

Sartu