Madrilgo Egunkariaren aldeko manifestazioa debekatu dute, ume eta familiei kalte ez egiteko
Espainiako Gobernuak debekatu egin du abenduaren 19rako Madrilen deitutako Egunkariaren aldeko manifestazio bat. Bilbon auzipetuek deituta egun berean egin behar denarekin bat egin behar zuen Madrilen bertako Egunkariaren aldeko plataformak deitutakoak. Debekuaren argudioetan (erresoluzioa osorik beherago), terrorismoa aipatzen da, nola ez; baina baita Gabon giroan haur eta familiak biltzen direla ibilbide proposatuan.
Ha de examinarse la circunstancia del espacio público, ( ) en el que se dan cita en la zona un gran número de familias y menores que asisten a los eventos y actividades especialmente dirigidos al público infantil (Mercado Navideño de la Plaza Mayor, Pista de Hielo de la Plaza de Callao, Cortilandia, etc
Debekua Gobernuaren Madrilgo delegatuak ezarri du, Espainiako Gobernuaren (PSOE) ordezkaritzak alegia, eta Madrilgo Gobernu autonomoarenak (PP). Debekurako argudio nagusia gezur batean oinarritzen da, Auzitegi Nazionalak erabaki judizial irmoak emanak omen dituela kontuaz.
El Juez de la Audiencia Nacional basó la decisión (del cierre de Egunkaria) en la existencia en autos de elementos probatorios que constituían elementos indiciarios incriminatorios de la pertenencia de Egunkaria a un proyecto terrorista, tanto desde el punto de vista de la financiación como de la divulgación del ideario terrorista. Por lo que esta convocatoria de derecho de reunión debe analizarse desde la existencia de una resolución judicial firme de nuestra Audiencia Nacional. ( )
Jakina den bezala, epaiketa datorren asteartean da hastekoa, baina ez dago fiskaltzaren eskaerarik, bakarrik Dignidad y Justicia eta AVT elkarteen akusazioak. Terrorismo kontuak aipatzeaz gain, gero dator manifestazioak aukeratutako ibilbidearen desegokitasunarena, haurrak eta Gabonak... Hona dokumentua osorik:
Argudio harrigarrien aurrean, hala idatzi du Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak bere blogean: Unos peligrosos terroristas pretendían manifestarse ante unos niños.
Madrilgo Egunkariaren aldeko Plataformak helegitea aurkeztu behar du debekuaren aurrean. Zabaldu duten ohar batean diotenez, "debeku honek erakusten du terrorismoaren kontrako legedia, indarkeria borrokatzeko aitzakiarekin ezarria, oinarrizko askatasun eta eskubideak murrizteko erabiltzen dutela, ez bakarrik Euskal Herrian baizik eta estatu osoan".
Erantzunak kargatzen...